Groenlandiako itsasoa
Groenlandiako itsasoa | |
---|---|
Eskualdea | Groenlandia, Islandia, Norvegia |
Kontinentea | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 76°40′08″N 8°10′14″W / 76.6689°N 8.1706°W |
Azalera | 1.205.000 kilometro koadro |
Sakonera | batez bestekoa: 1.444 metro handiena: 4.846 metro |
Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoko bazterreko itsasoa da. Iparraldean Fram itsasartea du, ekialdean Barents itsasoa eta Svalbard, hegoaldean Norvegiako itsasoa eta Islandia, eta mendebaldean Groenlandia. Guztira 1.205.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.[1]
Groenlandiako itsasoa da Ozeano Artikoaren eta Ozeano Atlantikoaren arteko bide nagusia. Baina, izozmendiak direla eta, oso gutxitan nabiga daiteke iparraldeko aldean.
Batez besteko sakonera 1.450 metrokoa da, eta handiena 4.800 metrokoa. Bertako klima gogorra da oso, ipar haizeak jo ohi du eta tenperatura gutxitan da 0 °C-tik gorakoa. Zooplankton ugari dagoenez, bakailaoa, sardinzarra, izokina, fletana eta platuxa leuna oso ohikoak dira, eta baita itsas-hegazti eta ugaztun asko ere, tartean itsas txakurrak, baleak eta izurdeak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Greenland Sea. Encyclopædia Britannica on-line, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-4-2).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |