Grigori Kozintsev
Itxura
Grigori Kozintsev (Kiev, 1905eko martxoaren 22a - Leningrad, 1973ko maiatzaren 11) jatorri ukrainarreko zinemagile sobietarra izan zen.
Meyerhold eta Maiakovskiren eragina izan zuen gaztetan, eta komedia bitxiak egiten hasi zen, baina esperimentalismoan ahitu gabe Novy Vavilon (1929, Babilonia Berria) film ederra egin zuen Parisko Komunan oinarri hartuta, Shostakovitxen musikarekin. Errealismora etorririk, Maximo pertsonaia sortu eta haren bizitza filmatu zuen: langile soil baten bilakaera sobieten herrian. Don Kihotk (1957, On Kixote) Nikolai Txerkasov antzezlearen handitasuna erakusten du, eta Shakespeareren Gamlet (1964, Hamlet) eta Korol Lir (1971, Lear Erregea) moldaketa zoragarriek nazioarteko ospea eta begiramena ekarri zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.