Gotorleku
Itxura
Gotorlekuak, gerra garaian lurraldea defendatzeko asmoz egindako eraikin militarrak dira. Historian, herri eta hiri garrantzitsu askok izan dituzte gotorlekuak, herri edo hiri osoa edo haren zati bat defendatzearren. Hala izan da, adibidez, Uruken, Erroman, Iruñean eta Pekingo Hiri Debekatuan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakiek milaka urtez eraiki dituzte lan defentsiboak, diseinu konplexu ugarirekin. Horien artean, izar edo pentagono formakoak izan dira ohikoenetako batzuk.
Gotorleku deitzen zaie instalazio militar askori, nahiz eta horietako hainbat ez dauden gotortuak.