Gizakiaren iraungipen
Giza iraungipena giza espeziearen amaiera hipotetikoa da. Hau kausa natural zein antropogenoek sortua izan daiteke. Gizakiaren iraungipen probabilitatea etorkizun hurbilean kausa naturalengatik, hala nola meteorito baten inpaktua edo eskala handiko sumendi erraldoi batek eraginda, oso baxua da. Iraungipen antropogenoen eraginez sortuak asko izan daitezke: anikilazio nuklearra, gerra biologikoa, disgenesia, gainpopulazioa, kolapso ekologikoa eta aldaketa klimatikoa. Bestalde, teknologia berriek sortutakoak adimen artifizial aurreratua, bioteknologia edo autorreplikatzen diren nanobotak izan daitezke. Giza iraungipen antropogenoa hurrengo mendean zehar gertatzeko probabilitateak ordea eztabaidan jarraitzen du.
Giza iraungipena desberdintzen da Lur planetako bizitzaren iraungipenengandik (ikus Lurraren etorkizuna) eta giza kulturaren zati handien desagerpenarengandik (hala nola gizaki populazio isolatuen biziraupena). Arrisku existentzialak gizakiaren etorkizuna mehatxatzen duten arriskuak dira, gizakia iraungiz edota giza garapena geldituz. Etorkizuneko indibiduo guztien biziak jokoan daudenez, iraungipen probabilitate baxuenen garrantzia nabarmentzen dute hainbat adituk.
Aditu batzuen iritziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira argumentuetariko batzuk:
• Carl Saganek 1983an zera idatzi zuen: “Iraungipena kalkulatu beharko bagenu numerikoki, etorkizuneko generazioetan jaioko ez liratekeen pertsona kopurua ere gehitu beharko genuke… Jokoan dagoena milioi bat aldiz handiagoa da iraungipenarentzat, gerra nuklear batek hilko lituzkeen ehundaka milioika pertsonen biziak “soilik” baino. Galeraren neurketa posible asko dauden arren -kultura eta zientzia, planetaren historia ekologikoa, eta haien ondorengoentzat etorkizun bat sortu zuten gure arbasoen bizitzen garrantzia. Iraungipena giza ekimenaren amaiera da.”
• Derek Parfit filosofoak 1984an argumentu utilitario batez dio giza bizien balio intrintsekoa berdina dela denbora eta espazioan, eta beraz etorkizunean salbatuko ziren biziak bidertu beharko lirateke salbatuko lituzkeen akzioekin, iraungipenaren probabilitatearen beherapen txikienak ere onura handia ekarriz. Parfitek argudiatzen du gizakien balioaren magnitudea honela kalkulatu daitekeela: Lur planeta habitagarria bada beste mila milioi urtez, eta mila milioi gizakiez habitatua bada, 1016 giza bizitza egin daitezkeela potentzialki.
• Robert Adams filosofoak 1989an Parfiten iritzi “inpertsonalak” baztertzen ditu, eta horren ordez “proiektu zabal bat bezala, gizateriaren etorkizunarekiko” leialtasun eta konpromiso inperatibo morala “Gizarte bidezkoago, aberasgarriago eta baketsuago baterako aspirazioa… gure seme-alabekiko eta bilobekiko interesa, gu baino kapazagoak izango direneko esperantza, hau da, gure seme-alaben eta biloben bizitzak proiektutzat hartzea.”
• Nick Bostromek 2013an adierazi zuen argudio utilitarista, demokratiko, kustodial eta intuitionista guztiek arrisku existentziala ekiditea prioritate moral altu bat delako ikuspuntuan oinarritzen direla, filosofia guzti hauen gizakiaren extintzioaren “txartasun gradua” desberdintzen bada ere. Bestalde, unibertsoa hutsik balego, unibertso irisgarriak 1034 giza bizitza-urte mantendu litzake. Hare gehiago, ordenagailuetara igo ahalko balira giza bizitzak, 1054 gizaki zibernetiko bizitza-urte mantendu ahalko ziren.
Hondamendiaren forma batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gerra, nuklearra zein biologikoa, gerta daitekeen Hirugarren Mundu Gerra.
- Pandemia, erraz zabalduko zen gaixotasun sendaezin baten agerpena. Dena dela, zaila izango litzateke gizaki guztiak hiltzea.
- Krisialdi ekologikoa, izadi errekurtsoen jaitsieraren ondorioz gosea zabaldu daiteke. Horretan datza Olduvaiko teoria.
- Espaziotik etorritako hondamendia: esaterako, meteorito baten talka[1] edo Eta Carinae izar erraldoia supernoba bihurtzearen ondorioak...