Giuseppe Di Stefano
Giuseppe Di Stefano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Motta Sant'Anastasia, 1921eko uztailaren 24a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1921eko uztailaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2008ko martxoaren 3a) |
Heriotza | Santa Maria Hoè, 2008ko martxoaren 3a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
giuseppedistefano.it | |
Giuseppe Di Stefano (Catania, Sizilia, Italia, 1921eko uztailaren 24a - Milan inguruan, Italia, 2008ko martxoaren 3a) italiar tenorra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere herriko Bellini Kontserbatorioan ikasi ondoren, Milanera eta Erromara joan zen, opera-ikasketak egitera. Gerraosteko urte latzetan, Arturo Toscaniniren laguntza jaso zuen, eta 1946an kantatu zuen lehen aldiz, Masseneten Manon opera. Arrakasta itzela izan zuen, eta harrezkero, 1950eko eta 1960ko hamarraldietako opera-kantari onentzat hartu zuten, Mario del Monacorekin batera.
Munduko opera-antzoki nagusietan, eta bere garaiko opera-kantari handienekin kantatu zuen: Renata Tebaldirekin, Anita Cerquettirekin eta batez ere Maria Callasekin. Obrarik ezagunenetako protagonista izan zen: Donizettiren L'elisir d'amore eta La Favorita; Masseneten Manon eta Werther; Verdiren Rigoletto eta La Traviata, eta, oro har, obra liriko guztietakoa. 1991n, omenaldia egin zioten Milango Scalan; garai hartako abeslaririk onenek parte hartu zuten bertan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.