Giovanni Paolo Lascaris
Giovanni Paolo Lascaris | |||||
---|---|---|---|---|---|
1636ko ekaina - 1657ko abuztuaren 14a ← Antoine de Paule - Martin Redin →
1634ko azaroaren 24a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Castellar, 1560ko ekainaren 28a (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Malta uhartea, 1657ko abuztuaren 14a (97 urte) | ||||
Leinua | Laskaris (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Fra' Giovanni Pablo Lascaris di Ventimiglia e Castellar (Castellar, 1560ko ekainaren 28a – Malta, 1657ko abuztuaren 14a) Maltako Ordenako 57. Printze eta Maisu Handia izan zen 1636tik hil zen arte.
Bizantziar Inperioko Lascaris enperadoreekin ahaidetuta zeuden Ventimigliako kondeen familian jaio zen. 1584an Jerusalemgo San Joan ordenan sartu zen eta hogeita hamar urtez prioratu batean egon zen. Ordenako zerealak eta 1615etik aurrera labeak hornitzeaz arduratu zen. 1632an Espainiako erresumara bidali zuten Ordenaren enbaxadore.
1636an Ordenako Maisu Handia izendatu zuten. Uhartean gotortutako dorreak eraikitzea agindu zuen, Lascaris dorreak bezala ezagutzen zirenak. 1639an, inauterietan maskarak eramatea debekatu zien emakumeei. Istiluen ondoren, jesulagunak Maltatik kanporatu zituen denbora labur batez, debekuaren erantzuletzat jo zituztelako. Castroko gerretan esku-hartze mugatua izan zuen Aita Santuaren alde.
1651n, Karibeko zenbait uharte erostea onartu zuen: Saint Kitts, Saint Croix, Saint Barthélemy eta San Martin. 1653an Frantziarekin sinatutako itun batek uharteen gaineko Ordenaren eskubideak berretsi zituen. 1665ean zaldunek uharteak Frantziari saldu zizkioten, proiektu kolonial laburrari amaiera emanez.