Gilberto Gil
Gilberto Passos Gil Moreira (Salvador da Bahia, Bahia, Brasil, 1942ko ekainaren 26a) brasildar abeslari eta musikagilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elis Reginak berak idatzitako melodia batzuk abestu zituen, baina 1966an hasi zen Gilberto Gil ospetsu bihurtzen, Louvação bere lehen diskoa argitaratu zuenean. Dena dela, Caetano Veloso eta Tropikalia mugimenduko beste abeslari batzuekin lan egin izanak eraman zuen Brasilgo kantagintza abangoardistaren lehen mailara.
1975ean, Refazenda disko bikaina argitaratu zuen, oinarrizko gai gisa mistizismoa, ekologia eta orekaren bilaketa harturik, eta, handik bi urtera, 1977an, Refavela argitaratu zuen, musika beltzaren kutsu nabarmeneko diskoa. Handik zenbait urtera, 1990eko hamarraldian, bide berri bati ekin zion Gilek, Realce diskoarekin, zeinean erabili baitzituen erritmo berri harrigarriak eta hasi baitzen kultura eta musika anglosaxoiarekiko harremana agertzen. Gaurko brasildar abeslari eta musikagile handienetako bat da Gilberto Gil.
2003an, Luiz Inácio Lula da Silva lehendakaritzara heldu zenean, Gilberto Gil aukeratu zuen Kultura ministro izateko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilberto Gil |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.