Gerriko poltsa
Gerriko poltsa | |
---|---|
bizkar-zorroa | |
Gerriko poltsa[1] gerriari loturik eramaten den zorro txikia da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egia esan, ez da ezagutzen poltsa mota horiek nork asmatu zituen, nahiz eta duela milaka urtetik ezagutzen diren. Ötzi, duela 5000 urte bizi izan zena,[3] gerriko batekin poltsa zeraman[4] bere gauza batzuk gordetzeko. Amerindiarrei buruz ere gauza jakina da, bufalo larruzko poltsa gerrian lotuta erabiltzen baitzuten, jantzien ondoan.
Gerriko poltsa modernoak ospe handia lortu zuen 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran eta erdialdean. Hala ere, gaur egun jende gehienak modatik kanpo daudela uste du. Askok turistaren estereotipoaren parte dela uste dute. Gaur egun, saltzaile ibiltariek, txirrindulariek eta txangozaleek eramaten dute.
Batzuentzat, gerriko poltsaren berpiztea retro moda ironikoaren moduan gertatu da. Ildo horretan, esan daiteke gerriko poltsak modan jarri direla gazteen artean. Gucci, Reebok, Prada, The North Face edo Louis Vuitton bezalako lehen mailako diseinatzaileek ez dute aukera hau pasatzen utzi, birdiseinatutako modelo berriak merkaturatuz.
Erabilgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerriko poltsak oso erabilgarriak izaten dira medikamentuak edo bestelako objektu garrantzitsuak eramateko, ez oso handiak tamainari dagokionez. Bereziki praktikoa da, halaber, bidaian, txango batean edo egoera kritikoetan gaudenean, estualditik atera gaitzaketen oinarrizko artikuluak eramateko aukera ematen baitu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elhuyar Hiztegia eta Euskalterm: [Kirol-materialak Hiztegia] [2009]
- ↑ Euskalterm: [Ertzaintza Hiztegia] [2013]
- ↑ (Gaztelaniaz) «El hombre de hielo, Ötzi, y su museo en Bolzano» SaltaConmigo 2016-08-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) Romarate-zabala, Ana Galván. (2020-10-14). «LA INDUMENTARIA EN LA PREHISTORIA: ÖTZI, EL HOMBRE DEL HIELO» Historias de Ana. Blog de Arte y Diseño.