Galtzada-harrien klasikoak
Galtzada-harrien klasikoak edota Flandriar klasikoak, urtero martxoa eta apirilaren artean ospatzen diren lau txirrindularitza lasterketa klasikoak dira. Galtzada-harriek berebiziko garrantzia dute ibilbide honetan, galtzada harriak dauden errepide atalak txirrindularientzat ohiko errepideak baina igarotzeko gogorragoak baitira, maiz txirrinduek hauei egokitutako supentsioak ere erabiltzen dituzte.
Galtzada-harrien klasikoak lau lasterketa hauek osatzen dute: E3 Harelbeke, Gante-Wevelgem, Flandriako Tourra eta Paris-Roubaix. Frantzian ospatzen den Paris-Roubaix lasterketa ez beste guztiak Belgikan ospatzen dira.
2012an Tom Boonen belgikarra denboraldi berdinean lau klasikoak irabaztea lortu zuen lehenbiziko txirrindularia bilakatu zen, eta gaur egun arte balentria hau lortu duen bakarra da.