Edukira joan

Funchal

Koordenatuak: 32°39′N 16°55′W / 32.65°N 16.92°W / 32.65; -16.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Funchal
Funchal
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Madeira
Izen ofizialaFunchal
Jatorrizko izenaFunchal
Posta kodea9000-xxx → 9060-xxx
Geografia
Koordenatuak32°39′N 16°55′W / 32.65°N 16.92°W / 32.65; -16.92
Map
Azalera76,16 km²
MugakideakSantana, Câmara de Lobos, Machico eta Santa Cruz
Demografia
Biztanleria105.795 (2021)
13 (2011)
Dentsitatea1.389 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1451
Telefono aurrizkia291
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakLurmutur Hiria, Praia, Maui, Gibraltar, Livingstone (en) Itzuli, Ilhavo, Oakland, New Bedford, Herzliya (en) Itzuli, Saint Helier, Leichlingen, Santos, São Paulo, Marrickville (en) Itzuli, City of Fremantle (en) Itzuli, Parla, Honolulu konderria, Honolulu eta Vigan
funchal.pt

Funchal Portugalgo hiria eta Madeira uharteetako hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera, hiriak 111.892 biztanle ditu.

Kondairak dioenez, lurraldean mihilua ugaria zen, portugesez "funcho".

João Gonçalves Zarco esploratzailea eta bere familia bertan finkatu ziren 1424 urtean: hori kontsideratzen da hiriaren fundazio data. Toki estrategikoa izanik, berehala itsas kai garrantzitsua bihurtu zen eta kolonizatzaile gehiago bertaratu ziren.

1452 eta 1454 artean eraiki zen itsasargia eta villa titulua eskuratu zuen. Garai hartan Kristobal Kolon bera ere bertan bizi izan zen bai eta Europako merkatari-familia ugari ere, tartean Mondragão familia bizkaitarra. Azukrearen industria ezarri eta zabaldu zen, munduko egoitza nagusia bihurtu zelarik. Mahastiak ere orduan landatu ziren. Horri esker, Manuel I.a Portugalgoak hiri izendatu zuen 1508an eta 1514ean apezpikutza lortu zuen.

Aberastasun horrek, erakarrita piraten erasoak azreagotu ziren. Aipagarriena 1566ko irailean Bertrand de Montluc kortsario frantsesak 1.200 gizonekin egindako erasoa izan zen. Hamabost egunean, hiria harpilatu zuten. Eraso horren eraginez, hurrengo urtean Mateus Fernandes III.a arkitektuak uharteko babes sistemak berriztu zituen. Berak egin zuen gordetzen den maparik zaharrena.

XVI. mendean, Amerikara zihoazen karabelen geldialdi ohikoa bihurtu zen. Mende berean, Portugalek Ingalaterrarekin egindako itunari esker, uharteko ardogintzak bultzada handia izan zuen: ingelesek ekonomia sustatu eta urbanizazio berriak eraiki zituzten. XIX. mendean, mahastiek izurriteak jasan zituzten, Europa guztian bezala, eta uhartea azukregintzara itzuli zen. XIX. eta XX. mendeetan, handiki frankok hiria bisitatu izan zuten, hala nola Austria-Hungariako enperadore Sissi eta Karlos I.ak, Winston Churchillek eta Fulgencio Batistak. Haiei esker, turismoa nabarmen indartu zen.

    Datu klimatikoak (Funchal)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.5 27.0 30.5 32.6 34.2 34.7 37.7 36.0 38.4 34.1 29.5 25.9 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.7 19.7 20.4 20.6 21.6 23.4 25.1 26.4 26.4 24.9 22.6 20.7 22.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.7 16.6 17.2 17.5 18.6 20.6 22.2 23.2 23.2 21.8 19.6 17.9 19.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 13.7 13.4 13.9 14.4 15.6 17.7 19.2 20.0 20.0 18.6 16.6 15.0 16.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9.2 7.4 8.1 9.8 9.7 13.2 14.6 16.4 16.6 13.4 10.8 9.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.1 83.0 60.2 44.0 28.9 7.2 1.6 2.0 32.9 89.5 88.8 115.0 627.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 12 10 19 8 6 3 1 2 6 9 10 13 87
Eguzki orduak 167.4 171.1 204.6 225.0 213.9 198.0 244.9 260.4 225.0 204.6 168.0 164.3 2447.2
Iturria: Instituto de Meteorologia,[1] ClimaTemps.com[2] eguzki orduen datuak
  • Imaculado Coração de Maria: iparraldeko suburbioa.
  • Monte: hasiera batean udako aisialdilekua izan zen.
  • Santa Luzia
  • Santa Maria Maior
  • Santo António: fregesia populatuena da.
  • São Gonçalo
  • São Martinho: artisau eta merkatarien gunea.
  • São Pedro: finantza auzoa.
  • São Roque
  • Sé: Erdigune historikoa.

2015-16 denboraldian, Funchalgo hiru talde ibili ziren Portugalgo futbol ligako lehen mailan, Marítimo, Nacional eta União da Madeira. Horretaz gain, urtero jokatzen dirta Madeirako futbol txapelketa eta Madeirako Kopa; bi txapelketetan, Marítimok palmaresik onena du.

Ondasun nabariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Funchalgo katedrala.
  • Santa Klara komentua.
  • Madeirako lorategi botanikoak.
  • Mercado dos lavradores.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]