Fu Manchu
Fu Manchu | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Sax Rohmer |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Denis Nayland Smith (en) eta Fah Lo Suee (en) |
Fu Manchu 1912an Sax Rohmer idazle ingelesak sorturiko pertsonaia da. Literatur pertsonaia horrek zinemarako, komikietarako, telebistarako zein irratirako egokitzapenak izan ditu laurogeita hamar urtean zehar.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fu Manchu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Egin kontu: pertsona luzea, meharra, katuaren antzekoa, begitartea Shakespearerenaren modukoa, aurpegi maltzur eta zitala, argia oso baina, atzo eta gaurko zientziaren ezaupideen jabe erabatekoa… Halako izaki izugarria imajinatzen jakin izan baduzu, hori duzu Fu Manchu doktorearen erretratua, Arrisku Horia gizon egina. –The Insidious Dr. Fu Manchu | » |
Fu Manchu jatorri txinatarra duen gaizkilea da, Mendebaldeko zibilizazioaren etsai nagusietakoa. Boxerren matxinadaren ondoren, galtzaile suertatu zen familia inperialeko kide hori Si-Fan erakunde sekretuaren burkide bihurtu da, mendebaldeko potentzia kolonialak jomugan ezarri nahi dituena: Asiatik egotzi arte, burrukan irmo segitzeko asmo osoa du. Fu Manchu aberatsa da oso, zerbitzari fidelak ditu bere inguruan, direla gerlariak, direla hiltzaile porrokatuak. Pozoi eta edenak ederto ezagutzen ditu, garaiko teknologian aurreratua da, aparatu sofistikatuen egilea iaioa da, beti ere mendebaldeko zibilizazioa suntsitu nahian.
Kâramanèh
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fu Manchu saileko liburuetan Kâramanèh dugu andrazko pertsonaietako bat, emakume eder eta polit askoa, txinatar maltzurraren agenteetako bat. Ume zela, esklabu-trafikatzaile egipziar batzuek Sin-Fan elkarteari saldu zioten. Nobeletako pertsonaia batekin maiteminduko da zeharo, Petrie doktorearekin hain zuzen ere, eta sasoi batez Fu Manchuren eraginitik libre bizi ahal izango da eta bere maitalearekin ezkondu. Berauen alaba Fleurette izango da, osteko liburu batzuetan agertuko den pertsonaia bera.
Fah lo Suee
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fu Manchuren alaba da. Saileko hirugarren liburuan agertzen da aurrenekoz eta bere jardunean aitaren boterea murrizten saiatzen da une oro. Aitaren etsaien lagun bilakatuko da, eta aita legez nortasun faltsuak antzezten abila da osoa da. Kontakizunetako aldi batean Fu Manchuk alabaren burua ideiez garbitu zuen, gogoratzeko ahalmena kendu zion eta Koreani izenarekin bataiatu; memoria berreskuratu arte aiatren eraginpean biziko da.
Sir Denis Nayland Smith eta Petrie doktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sir Denis Nayland Smith eta Petrie doktorea Fu Manchuren etsai nagusiak dira. Berauen jatorrian askok ikusi du Arthur Conan Doylek sortu zuen bikote hura: Sherlock Holmes eta Watson doktorea. Petrie dugu jazotako istorien narratzailea eta Smith ekintzailea. Nayland Smith Erresuma Batuko armadako ofiziala da, edozein lanetarako ahalmenez erabat gaitua. Batzuen arabera Sherlock Holmes eta James Bond pertsonaien arteko nahasketa izan liteke; dena den, izakera arrazista ere egotzi zaio, batez ere saileko aurreneko tituluetan, Asiako jendearekiko gorrotoa oso nabarria baita testu horietan.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Insidious Dr Fu Manchu (1913) (liburu honek The Mystery of Dr Fu-Manchu izenburua ere izan zuen). Aldizkarietan argitara emandako istorio laburren bilduma da.
- The Return of Dr Fu Manchu (1916) (liburu honek The Devil Doctor izenburua ere izan zuen)
- The Hand of Fu Manchu (1917) (liburu honek The Si-Fan Mysteries izenburua ere izan zuen).
- Daughter of Fu Manchu (1931).
- The Mask of Fu Manchu (1932).
- The Bride of Fu Manchu (1933).
- The Trail of Fu Manchu (1934).
- President Fu Manchu (1936).
- The Drums of Fu Manchu (1939).
- The Island of Fu Manchu (1940).
- The Shadow of Fu Manchu (1948).
- Re-Enter Fu Manchu (1957).
- Emperor Fu Manchu (1959).
- The Wrath of Fu Manchu (1973). Idazlea hil ostean argitaratutako testu-antologia da.
- Ten Years Beyond Baker Street: Sherlock Holmes Matches Wits with the Diabolical Dr. Fu Manchu (1984). Pertsonaiak berriro ikusi zuen argia eta hau da ontzat emandako jarraipen testuetako lehena, Cay van Ash idazleak sortua, Sax Rohmeren kolboratzaile eta biografoa izan zenak egina alegia. Rohmerren 1917ko eleberria du abiapuntu (The Hand of Fu Manchu) eta Sir Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen kontakizun bat (His Last Bow, 1917koa berau ere).
- The Fires of Fu Manchu (1987). Ontzat emandako bigarren jarraipen postumoa, Cay van Ashek ostera ere sortua. Van Ashek gogoan zuen hirugarren lan batek ez zuen amaierarik izan (The Seal of Fu Manchu).
Fu Manchu zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fu Manchuren lehen agerpena pantailetan 1923koa da: The Mystery of Dr. Fu Manchu Ingalaterran ekoiztutako filma da, Harry Agar Lyons aktoreak antzeztua. Hurrengo urtean aktore berak gorpuztuko du pertsonaia The Further Mysteries of Fu Manchu filmean.
1929an pertsonaia Ameriketan azaltzen da: urte horretan Warner Oland aktoreak Fu Manchhuren rola osatuko du The Mysterious Dr. Fu Manchu filmean. 1930 eta 1931n ostera ere azalduko da The Return of Dr. Fu Manchu eta Daughter of the Dragon produkzioetan hurrenez hurren.
1940an Republic Pictures produkzio-etxeak Drums of Fu Manchu film-sailari ekin zion, eta 15 atal osatzera ailegatu ziren. Arrakastak bigarren saio bati ekitera animatu zituen ekoizleak, baina Ameriketako Estatu Batuetako gobenuak asmoa bertan behera lagatzeko eskatu zien, sasoi hartan, 1943an, Txina aliatu zutelako Japoniaren aurkako gerran. Horrela Fu Manchu Strikes Back ez zen gauzatu.
The Mask of Fu Manchu 1932ko filma da, Boris Karloffek eta Myrna Loyk antzeztua. Filmaren kutsu arrazista testuarena baino nabariagoa da; urte askoan ahantzia egonda ere, oraintsu DVD formatuan argitaratuta, zale eta kritikari askok lan ontzat jo dute. Bada 1946ko Estatu espainiarrian eginiko Fu Manchuren gaineko bertsio bat, El Otro Fu Manchu izenekoa. Eta urte horretatik 1965era pertsonaia lozorroan izan zen, harik eta Christopher Lee aktorearen eta Harry Alan Towers ekoizlearen eskutik etorri ziren filmak errodatzen hasi ziren arte: The Face of Fu Manchu (1965), The Brides of Fu Manchu (1966), The Vengeance of Fu Manchu (1967), The Blood of Fu Manchu (1968), eta azkenik The Castle of Fu Manchu (1969).
Peter Sellersek pertsonaiari ekin zion 1980an The Fiendish Plot of Dr. Fu Manchu ekoizpenean, parodia moduko filmean; aktoreak berak antzeztu zituen Fu Manchu eta Nayland Smithen rolak. Argumentuak ez dio zuzenean heltzen liburuetako planteamenduari eta filmatu zeneko garaian dago girotua. Hala ere aktorearen lana bikaina da.
Jess Franco zuzendariak, aurreko baten Harry Alan Towersek abian jarritako saileko hainbat film zuzendu zituenak berak, esaterako The Blood of Fu Manchu eta The Castle of Fu Manchu, Sax Rohmerrek sortutako beste pertsonaia baten inguruan girotutako filmak sortu zituen: The Girl From Rio eta Esclavas del Crimen (1986). Pertsonaia Sumuru zen.
2007an Nicolas Cage aktoreak hainbat atalez osatutako Grindhouse filmaren batean Fu Manchurena egiten du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fu Manchuren webgunea
Bold text