Frits Zernike
Itxura
Frits Zernike (Amsterdam, 1888ko uztailaren 16a - Amersfoort, 1966ko martxoaren 10a) herbeheretar fisikaria izan zen. 1953ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen faseen kontrastearen mikroskopioa asmatzeagatik.
Fisika eta kimika ikasi zituen Amsterdamgo Unibertsitatean. Groningengo Unibertsitateko laborategi astronomikoan lan egin zuen eta gero fisika teorikoko irakasle izan zen. 1930ean, Nobel Saria irabazi zuen aurkikuntza egin zuen. Optikaren arloan ere ekarpenak egin zituen.