Francesco Rosi
Francesco Rosi (Napoli, 1922ko azaroaren 15a - Erroma, 2015eko urtarrilaren 10a) italiar zinemagilea da. Antzezle, gidoigile eta marrazkilaria izan zen, Luchino Viscontiren eta Italiako beste zuzendari ospetsuen laguntzaile izan aurretik. Neorrealismoaren eragina izan zuen, Visconti eta Rosselliniren bidez. Lehenengo bi filmek Estatu Batuetako film beltzen eragin handia zuten. Salvatore Giuliano (1961) filmarekin, arrakasta handia izan zuen nazioartean, eta gero egin zituen film politiko eta sozialen ezaugarriak finkatu zituen. Francesco Rosiren lanek Lehen Mundu Gerraren ondoren Italiaren historian garrantzia izan duten gaiak eta gertaerak aztertu eta salatzen dituzte; heriotzaren aipua etengabea da film horietan. 2008ko Berlinaleak omenaldia egin zion Francesco Rosiri, haren hamahiru film emanez; horretaz gainera, Ohorezko Urrezko Hartza eman zioten Bizitza Osoko Lorpena saritzeko.
Filmak: Le mani sulla città (1963, Eskuak hiriaren gainean), C´era una volta (1967, Behin batean), Uomini contro (1970, Gizonak aurka), Il caso Mattei (1972, Mattei kasua), Cristo si è fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin geratu zen), Tre fratelli (1981, Hiru anaia), Chronica de una muerte annonciata (1987, Heriotza iragarritako baten kronika).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Rosi |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |