Francesco Borromini
Francesco Borromini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bissone, 1599ko irailaren 25a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Erroma, 1667ko abuztuaren 3a (67 urte) |
Hobiratze lekua | San Giovanni dei Fiorentini |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Carlo Maderno |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, eskultorea, ingeniaria, hargina eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Milan eta Erroma |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Barrokoa |
Francesco Borromini, benetako izena, Francesco Castelli (Bissone, 1599ko irailaren 25a - Erroma, 1667ko abuztuaren 3a) suitzar-italiar arkitekto barrokoa izan zen. Bere garaiko aurkari nagusiak Gian Lorenzo Bernini eta Pietro da Cortona izan zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi urte zituela hasi zen eskultura lantzen Milanen. Laster joan zen Erromara, eta han ikasi zituen arkitekturaren hastapenak Carlo Madernorekin. San Petri basilikaren eraikuntzan hargina izan zen. 1631-1633 bitartean, Gian Lorenzo Berninirekin egin zuen lan, Barberini jauregia eta Done Petriko baldakina eraikitzen.
Berak bakarrik egindako lehen eraikuntza San Carlo alle Quattro Fontane eliza izan zen (1634-1639). Aldi hartakoak dira Spada jauregia (1634-1636) eta San Filipe Neri (1637-1642). San Yvo alla Sapienza eliza (1642-1650) Borrominiren obra ausartenetakoa da.
Inozentzio X.ak babesa eman zion; hala, aita santu haren aldian goreneko tokia hartu zuen arkitektoen artean, ordu arte Berninirena izandako lekua, alegia. Hala, Done Joan Laterangoaren basilikaren berriztapena Borrominik egin zuen, bai eta Santa Ines eliza ere, Navona plazan.
Babeslea 1655ean hil zen, baina ondoren beste zenbait lan garrantzitsu egin zituen: Sant´Andrea delle Fratte (1653-1657), San Carlo alle Quattro Fontane elizako aurrealdea (1662-1667) eta De propaganda Fideko kolegioa (1662-1666).
1667ko abuztu hasieran bere buruaz beste egin zuen, Erroman[1].
Borrominiren eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borromini Italiako barrokoaren irudi gailenetakoa izan zen. Erromako barroko handi, simetriko eta egonkorrari mugimendua eta ustekabeko efektuak ekarri zizkion, indarra baino gehiago graziaren bilaketa hobetsiz. Arkitekturan ezarritako adierazpen-berrikuntzak rokokoaren ezaugarriak iragartzen ditu. Haren eragina Europara hedatu zen, Austrian eta Alemanian, bereziki.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chiesa di San Carlo alle Quattro Fontane, Erroma.
- Chiesa di Sant'Ivo alla Sapienza, Erroma.
- Done Joan Laterangoaren basilika, Erroma: barnealdea.
- Chiesa di San Girolamo della Carità, Erroma: Cappella Spada.
- Palazzo Spada, Erroma.
- Palazzo Barberini, Erroma: leihoak eta eskailerak.
- Chiesa dei Santi Apostoli, Napoles: Filamarino aldarea.
- Basilica di Sant'Andrea delle Fratte, Erroma.
- Oratorio dei Filippini, Erroma.
- Palazzo di Propaganda Fide, Erroma[2]
- Chiesa di Santa Maria dei Sette Dolori, Erroma.
- Chiesa di San Giovanni in Oleo, Erroma: zaharberritzea.
- Palazzo Giustiniani, Erroma (Carlo Fontanarekin).
- Palazzo Falconieri, Erroma: handitzea.
- Santa Lucia in Selci, Erroma: berreraikuntza.
- Vatikanoko San Petri basilika: Sakramentu Santuaren kaperako ateak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Borromini's suicide web.comhem.se
- ↑ Collegio di Propaganda Fide romeartlover.it
Kanpo-loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Borromini |
- (Ingelesez) Columbia University: Joseph Connors, Francesco Borromini: Opus Architectonicum, Milan, 1998: Introduction to Borromini's own description of the Casa dei Filippini
- (Ingelesez) Borromini's own account of his eventually successful suicideattempt
- (Ingelesez) Marvin Trachtenberg and Isabelle Hyman Architecture: from Prehistory to Post-Modernism http://www.greatbuildings.com/buildings/S_Carlo_Alle_Quattro_Fonta.html