François Bayrou
François René Jean Lucien Bayrou (fʁɑ̃swa bajʁu ahoskatua; Bordères, Pirinio Atlantikoak, 1951ko maiatzaren 25a -) Frantziako politikari bat da. 2007ko Hauteskunde Presidentzialetan UDFren hautagaia izan zen, baina hirugarren postuan bukatu zuen. Hauteskundeak eta gero, UDF alderdia utzi, eta Mugimendu Demokratikoa (MD) alderdi zentrista sortu zuen. Ama euskalduna du (Lapurdi) eta euskaraz badaki.[erreferentzia behar]
2024ko abenduaren 13an Emmanuel Macronek Lehen Ministro izendatu zuen eta Michel Barnier ordezkatu zuen.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982an hasi zuen bere jarduera politikoa UDFen eta betidanik moderatua eta zentrista izan da, demokrazia kristaua eragin handia dauka bere ideietan. Eurozalea da eta Europa federala aldarrikatzen du. 2002ko Hauteskunde Presidentzialetan botoen % 6,84 lortu zuen, guztira laugarrena bukatzen eta bigarren itzulian parte hartu gabe. 2004ko hauteskunde europar eta erregionaletan bere alderdiak % 12 lortu zuen. Nahiz eta ama euskalduna izan eta euskaraz jakin, bere alderdiaren ideologia ez da euskaltzalea.
Emmanuel Macroni babesa eman zion 2017ko presidentetzarako hauteskundeetan, eta, gero, Justizia ministro izendatu zuten Macronen lehen gobernuan. Baina, Europako Parlamentuko MoDem-eko parlamentari-laguntzaileen auzian aipatuta, ez zuen jarraitu Edouard Philippe-ren Gobernuan hilabete geroago. 2020an Planerako Goi Mandatari izendatu zuen Emmanuel Macronek.
2024ko abenduaren 13an Emmanuel Macronek Lehen Ministro izendatu zuen eta Michel Barnier ordezkatu zuen.
Aginduen eta funtzioen xehetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exekutiboan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024ko abenduaren 13tik aurrera: Lehen ministroa
Ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-komisarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko irailaren 3tik aurrera: Planerako Goi Komisiarioa, doan.[4]
Batzar Nazionalean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986-05-16tik – 1988-05-14ra : diputatua, Pyrénées-Atlantiques.
- 1988-06-23tik – 1993-05-01era : diputatua, Pyrénées-Atlantiques, bigarren barrutia.
- 1997-06-12tik – 1999-12-21era : diputatua, Pyrénées-Atlantiques, bigarren barrutia; UDF taldearen burua(1997-1998).
- 2002-06-19 – 2012-06-16 : diputatua, Pyrénées-Atlantiques, bigarren barrutia.
Europako Parlamentuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999-07-20 – 2002-06-16 : eurodiputatu (Bataza Nazionalera joateko dimititu zuen).
Maila lokalean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal Kontseilua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983-03-14tik – 1993-04-01era : Paueko zinegotzia.
- 2008ko martxoaren 17tik: Paueko zinegotzia.
- 2014-04-04tik: Paueko alkatea[5].
Kontseilu Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982-03-22tik – 2008-03-16ra : Pyrénées-Atlantiques-eko kontseilari Nagusia (Pau-Sud-en hautatua).
- 1992-03-30etik – 2001-03-18ra : Pyrénées-Atlantiques departamentuko Kontseilu Nagusiaren presidentea.
Erkidegoartekotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014-04-14tik: Pau-Pyrénées aglomerazio komunitateko presidentea.
Alderdi politikoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994-1995: Centre des Démocrates Sociaux (CDS, Gizarte Demokraten Zentroa) presidentea.
- 1995-1998: Force démocrate-ko(FD, Indar Demokrata) presidentea.
- 1998-2007: Union pour la démocratie française-ko (UDF, Frantziako Demokraziarako Batasuna) presidentea.
- 2007-12-02tik: Mugimendu Demokratako (Modem) presidentea.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986-1993: Analfabetismoaren aurkako Talde Iraunkorreko (GPLI) presidentea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «François Bayrou nommé Premier ministre» info.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ «François Bayrou da Frantziako lehen ministro berria» Berria 2024-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Frantsesez) Mediabask. (2024-12-13). «Nomination de François Bayrou : « Tout changer pour que rien ne change »» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ Compte rendu du Conseil des ministres du 3 septembre 2020, Mesures d'ordre individuel. ..
- ↑ Désormais ministres, Philippe, Le Drian, Bayrou, Collomb et Darmanin vont devoir abandonner leurs mandats locaux. 17/5/2017..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) 2007ko Kanpainako webgune ofiziala
Aurrekoa Henri Grenet |
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea 1992-2001 |
Ondorengoa Jean-Jacques Lasserre |
- 1951ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasuneko politikariak
- Akitaniako Eskualde Kontseilariak
- Bearnotarrak
- Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko lehendakariak
- Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseilariak
- Paueko alkateak
- Bordele-Montaigne Unibertsitateko ikasleak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 8. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 9. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 10. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 11. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 12. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 13. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako lehen ministroak