Edukira joan

Frías

Koordenatuak: 42°45′41″N 3°17′39″W / 42.761388888889°N 3.2941666666667°W / 42.761388888889; -3.2941666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Frías
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaLuis Arranz Lopez (en) Itzuli
Izen ofizialaFrías
Posta kodea09211
INEk ezarritako kodea09134
HerriburuaFrías city (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°45′41″N 3°17′39″W / 42.761388888889°N 3.2941666666667°W / 42.761388888889; -3.2941666666667
Map
Azalera29,37 km²
Altuera555 m
MugakideakOña, Cillaperlata, Valle de Tobalina eta Partido de la Sierra en Tobalina
Demografia
Biztanleria267 (2023)
0 (2022)
alt_left 121 (%45,3) (%49,1) 131 alt_right
Dentsitatea9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
ciudaddefrias.com

Frías Burgosko (Gaztelan eta Leon, Espainia) ipar-ekialdeko udalerri bat da. Burebako eskualdean (Merindadeak) dago, eta izen bereko udalerriko hiriburu da.

Cerro La Muela goragune harkaiztsuan kokatu zen, Ebro ibaitik gertu. Bertan, ibaia zeharkatzeko enklabe estrategikoa eraiki zen erromatar garaian, baina batez ere Erdi Aroan. Horren bitartez kantabriar kostaldea eta meseta elkartzen ziren, Frias Hiriaren oparotasunari eta haren monumentu multzoari leku eginez.

Erdi Aroko hiri-estruktura dauka, gailurrera heltzean Velascotarren gaztelua eta San Vicenteko eliza egonik. Eraikinak bata besteari atxikirik daude, eta hori da herrian nagusitzen den eraikitze sistema. Etxe-eguterak toba izaten du, egurrezko egiturarekin batera. Frias da hiri titulua izanik biztanleria gutxien daukan Espainiako udalerria [1]

2008an 279 biztanle zituen.

Burgos hiriburutik 80 kilometrora dago ipar-ekialdean, Ebro ibaiaren ertzean, 29,37 km2 -ko udal barrutia izanik.[2]

Frias Ebro ibaia zeharkatzeko kokaleku estrategikoan dago, aspalditik erabilia izan dena, gutxienez erromatarren garaitik. Lehenengo erreferentzia historikoa k.o. 867 urtekoa da, zehazki musulmanak menderatu eta gero lur hauek birpopulatzen ari zirenean. XI. mendean, Sancho García kondeak, “Foru oneko” ezizenaz ezaguna, hiria bereganatu zuen. Bera hil ondoren, Frias Iruñea-Naiara erreinuan sartu zen (Nafarroako erreinuaren aurrekoa), Antso III.a Garzeitz Nagusiaren erregealdian.

1202an, Alfontso VIII.a erregeak Logroñoko forua aitortu zion ongizate eta independentzia gehiago izan zitzan, biztanleriaren garapen ekonomikoa sustatuz. Gainera, juduen auzoa ere izan zuen. Ondoren, Gaztela pean egotera pasatu zen eta haren eragina Tobalinako Haranean barna hedatu zuen. XIV. mendean zubi gainean dorre bat eraiki zen, zubisaria eraginkorki kobratzeko asmoz.

1435ean, Joan II. erregeak hiribilduari hiri titulua eman zion, Espainiako biztanleria txikiena zeukan hiria izanik. Horren helburua zen Pedro Fernández de Velasco Haroko kondeari Peñafielen truke aldatzea. Hala ere, Friasko biztanleriak uko egin zion Haroko Kondea Jauntzat hartzeari. Gertaera horrek liskarrak sortu zituen, eta plaza luzaroan setiatu ostean, herritarrek amore eman behar izan zuten, Jaun berriaren arauak onartuz.

1492an Errege-erregina Katolikoek Friasko dukerria sortu zuten, eta Velascotarrei eman zieten.

2010eko urtarrilaren 1ean udalerriko biztanleria 275 hiritarrena zen, 147 gizonezko eta 128 emakumezko.[3]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
1.120 1.116 1.059 1.004 973 864 725 486 335 331 257 275

Hona hemen udalerriko herriak:

Herria Biztanleria (2000) Biztanleria (2010)[4]
Frías (Burgos) 234 218
Quintanaseca 11 29
Tobera 31 28

Friasen sozialismoa nagusitu da demokraziako urte gehienetan zehar. Hala ere, bertako alkatea 2007tik 2011ra, Luis Arranz popularra izan da. 2007an PP eta IU arteko hitzarmenari esker, eta 2011an gehiengo absolutua eskuratu zuelako. 2015 ostean, José Luis Gómez (sozialista) da alkatea.

2015ko hauteskundeen emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • PSOE: 134 boto – 6 zinegotzi
  • PP: 40 boto – 1 zinegotzi

Erdi Aroko hirigunea Multzo Historiko izendatua dago eta hiri-estruktura eta eraikuntza berezitasunak gorde ditu.

Fríasko etxe esekiak.

Zurez eta tobaz egindako etxeak moldatu behar izan dira “La Muela” izeneko haitz handiak uzten dien eremu mugatura. Haitz horren gainean hiriko goiko aldea ezartzen da, halabeharrez, etxeak haitzaren ertzetan eraikiak izan dira, amildegiarekin bat eginez.

Eremu mugatuko lekua izanik, Friasko goiko partearen hirigintza eta arkitektura lur horretara egokitu behar izan dira. Horrek etxea gora zein behera eraikitzea dakar, tobazko harrian induskatuz, bi solairu baino gehiagoko etxeak eraikiz.

Eraikin hauek osatzen dituzte haitzetik gora doazen karrikak, Velascotarren gaztelura eta San Vicente elizara heldu arte. Hiribildua harresi batek inguratzen du, bere osotasunean ez bada ere. Horren baitan hiru ate zeuden, eta horietatik bi geratzen dira. Postigoko atea eta Medinakoa.

Kuartel Etxea eta Salazartarren Jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluko sarreran dago eta ate gainean Salazar sendiaren hamahiru izarrak dituen ezkutua dago, kanpoaldetik San Frantziskoren kordela daukala. Eta Alfontso VIII.a plazan kokatzen da. Jauregi honen baitan Frias Hiriko Turismo Bulegoa dago.

Erromatar harbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fríastik erromatar harbide garrantzitsua pasatzen da, Gaztelako mesetaren eta Iberiar Penintsularen arteko komunikazio bide zena. Harbideak Ebro ibaia zeharkatzen zuen, Friasko zubi erromanikoa dagoen lekutik 500 metro beherago, gero iparralderantz Puron errekako haitzartean eta Urduñako mendatean zehar jarraitzeko. Fríastik ere irteten zen Errioxaraino zihoan erromatar harbidea. Honako ibilbidea du: calle La Canaleja, calle de Rueda, calle de Ronda, calle Rincón de Soto eta calle Calzada.

Erdi Aroko Zubia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubia jatorri erromanikokoa izanik —erromatar jatorrikoa izatea ere ezin da baztertu—, 143 metroko luzera eta 9 arku ditu. Beranduago, XIV. mendean defentsarako dorre bereizgarria eraiki zitzaion erdialdean, saietera eta almenekin. Bertatik igarotzeko zubisaria ordaindu behar zen. Horrez gain, Salero Etorbidea eta Zubiko Andra Mari Etorbidea elkartzen ditu.

Friasko Dukeen Gaztelua edo Velascotarrena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Fríasko gaztelua»
Gazteluko sarrera.

Fríasko gaztelua, ofizialki Fríasko dukeen gaztelua (gaztelania: Castillo de los Duques de Frías) edo Velascotarren gaztelua Burgosko probintziako Frías herrian kokaturiko gaztelua da. Gaztelua La Muela muinoaren tontorrean eraikia dago eta haren inguruan herrixka garatu zen. Bertatik Tobalina harana eta Ebroko pasabidea kontrolatzen zituzten, Iberiar goi-lautada eta Bizkaiko Golkoaren erlaitza lotzen dituen bide nagusia bertatik pasa delako.

Lanak XII. mendean hasi arren, XIII., XV. eta XVI. mendeetan zaharberritu zuten. Harri-hormak oso sendoak dira eta ondo mantenduta daude, inguruan San Vicente eliza izanik.

1949ko apirilaren 22ko dekretu batek eraikina babestu zuen.

San Vicente Martii eta San Sebastian parrokia-eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dauden eta egon ziren hiriko eliza guztien artean deigarriena da. Haitzeko ertz batean dago. Izatez eraikuntza erromanikoa bazuen ere, egun aztarna batzuk baino ez dira geratzen 1904an dorrea erori ostean berria eraiki baitzen. Bertako atelada nagusia egun New York hiriko Kalostren Museoan dago ikusgai.

XIV eta XVI mendeetan zehar bi kapera atxiki zitzaizkion habe nagusiari, Tentazioen Kristo Santuarena eta Ikustaldiarena. Barnealdean erretaulak, aldareak, hilobiak eta, margolanak ikus daitezke, baita erlijiozko irudigintzaren bilduma handia ere. Benlloch Kardinalaren plazan dago.

Juduen auzoa ia ezezaguna izan zen joan den mendeko azken hamarkadetara arte, baina garrantzia izan omen zuen. Santa María de Vadillo komentuko kartularioan aipatzen da 1336an eta mende amaierara arte juduak egon zirela, nahiz eta lehenago ere euren aipamenik agertu den XIII mendearen amaieran. 1387an Nahamías izeneko auzokide baten aipamena dago. Oraindik ere 1574an “Friasko diru-biltzailea”-ren inguruko testigantza zegoen, judu ohia zena, Juan Sanz de la Ussa izenekoa. Baina ez dago oso argi ia gizon hori errea izan zen, edo barkamena eman zitzaion eta bere ondasunak saldu zituzten. Bera izan zen Velascotarren diru-biltzailea eta Ikustaldiaren sortzailea ere bai.

Convenio kalean eta Virgen de la Candonga kalean aurkitzen da.

Beste monumentu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Frantziskoren Komentua. XIV. mendeko eraikina da eta mendeetan zehar beste hainbat eginkizunetarako ere erabilia izan da, besteak beste etxebizitza izanik.
  • Santa María de Vadillo Komentua. 1219an sortu zuen Diego Farok. San Agustin-en erregelapeko kalonjeen komunitate batek okupatu zuen. Ospitale gisa erabilia izan zen. Bestalde, eraikuntzako hiru atal ditu estilo gotiko eta errenazimentukoak, ondo kontserbaturiko elizak bezala. Hala ere, Mendizabalen Desamortizazioaren ostean abandonaturik geratu zen XIX. mendean.
  • San Vitores eliza. Estilo gotikokoa da, XIII eta XIV. mendeen artean eraikia.

Primer Premio Provincial de Embellecimiento (1976).

Primer Premio Nacional de Embellecimiento (1980).

Premio "C" de Turismo de Castilla y León (1994).

Primer Premio de Embellecimiento de la Excma. Diputación (2008).

Udalerriko ekonomia nekazaritzan (barazkiak eta lekaleak), eta turismoan oinarritzen da. Ebro ibaiaren inguruko lurretan hainbat ortu dago, eta batez ere letxugak, patatak, tomateak eta piperrak ekoizten dira. Gainera, udan hiriak biztanleria bikoizten du bertan uda igarotzen dutenen eta turisten eraginez.

Jai tradizionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jairik garrantzitsuena Kapitainaren Jaia da. Ekainaren 24an ospatzen da eta Friasko herritarrek botere feudalaren aurka egindako iraultza ospatzen da, eta baita Independentziaren Gerran egindako Napoleonen tropen askapena. Jai honetan herriak urtero kapitain bat hautatzen du, honek herria dantzari batzuekin batera zeharka dezan, bandera batekin dantzatzen duen bitartean.

Maiatzean Maiatzeko Gurutzea ospatzen dute, eta irailean Kristo Santuaren jaia. Bestalde, abuztuaren amaieran nekazal eta artisau azoka egiten dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]