Edukira joan

Fiumeko Estatu Askea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fiumeko Estatu Askea
Stato libero di Fiume
Slobodna Država Rijeka
1920 – 1924
Errepublika
bandera

armarria

Geografia
HiriburuaFiume
Azalera28 km² km²
Ordu eremuaUTC+1 (CET)
Ekonomia
DiruaFiumeko koroa (1920ra arte)
Italiar lira (1920tik aurrera)
Kultura
Hizkuntza(k)Italiera, Hungariera, Alemaniera (ofizialak)
Veneziarra and Chakaviera ere erabiliak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Historia
Sorrera1920
Desagerpena1924
Agintaldiaren hartzea1920ko abenduaren 30ean
Estatu kolpea1922ko martxoaren 22an
Italiarekiko anexioa1924ko martxoaren 4an
Aurrekoa
Carnaroco Erregeordetza Italiarra
Ondorengoak
Italiako Erresuma
Jugoslaviako Erresuma

Fiumeko Estatu Askea (Slobodna Država Rijeka kroazieraz, Stato Libero di Fiume italieraz) 1920 eta 1924 tartea Fiumen (egungo Rijekan) existitu zen estatu burujabea izan zen. Hiria Itsaso Adriatikoaren kostaldean kokatuta zegoen. Jatorriz hungariar portua izan zenak Lehenengo Mundu Gerraren ostean,Italia eta Jugoslaviaren arteko liskarrak ezagutu zituen hiriaren jabe egitekotan. Izan ere, 1919an ejerzitu italiarrak, Gabriele D'Annunziok gidaturiko maila baxuko tropek hiria okupatu zuten eta 1920an estatu burujabea eratu zuten 1924 urtera arte. Carnaroko kartaren bidez ezarri zen, hiriaren konstituzioa bilakatuz.

1922an Mussolini boterera heldu zen estatu kolpearen ostean, tropa faxistek Fiumeko Estatu Askea okupatu zuten eta bi urteren buruan Italiara anexionatu zen. Bigarren Mundu Gerran, hiriak Aliatuen bonbardaketa bortitzak jasan behar izan zituen eta Italia Ardatzetik alde egin ostean, tropa alemaniarrek hiria okupatu zuten. 1945eko maiatzaren 3an, partisano jugoslaviarrek Fiume okupatu zuten naziak kanporatuz. Azkenean, 1947an Parisko Itunak Jugoslaviari eman zion lurraldea eta biztanleri italiarra eta fiumetarra kanporatua izan zen. Geroztik, birpopulaketa prozesuarekin Rijekako hiri jugoslaviarra bihurtu zen gaur egungo Kroaziako iparmendebaldean kokatuta.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]