Finlandiako futbol selekzio nazionala (finlandieraz, Suomen Palloliitto; suedieraz, Finlands Bollförbund) Finlandia herrialdea nazioarteko futbol-txapelketetan ordezkatzen duen taldea edo selekzioa da. EuropakoUEFAren parte den Finlandiako Futbol Elkarteak kudeatzen du eta konfederazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartzen du.
Futbol selekzio nazionalaren barruan hainbat sail bereizten dira: Emakumezkoena, Gizonezko nagusiena, 21 urtez azpiko gizonena, 19 urtez azpiko gizonena eta 17 urtez azpiko gizonena. Sail arrakastatsuena emakumezkoena da, 2005eko eta 2009koEuropakotxapelketetan, hurrenez hurren finalaurrekoetara eta final-laurdenetara iritsi zirelako. Gizonezkoen taldeak aldiz, ez du inoiz Europako, ez Munduko futbol txapeleketa bakarrean parte hartu.
Europako futbol selekzio pattalenetako bat izan zen kontinenteko herrialde txikiak sortu ziren arte; izan ere, futbola kirol nagusia ez den Europako herrialde bakarrenetakoa dugu Finlandia.