Edukira joan

Finlandiako Armada Zuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiako Armada Zuria
MotaMilizia
Sorrera1918
Deuseztatzea1130UTCTue, 7 Nov 1944 :00:00 +000011amAstearteaAsteartea0011k
HerrialdeaFinlandia
Unitate nagusiaFinnish Defence Forces (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Neguko Gerra, Jarraipenaren Gerra, Finlandiako Gerra Zibila eta Laponiako Gerra

Finlandiako Armada Zuria (finlandieraz: Suojeluskunta) Alemaniaren laguntzaz 1918ko Finlandiako Gerra Zibila irabazi zuen armada izan zen. Antzeko armadak izan ziren Estonian, Letonian eta Lituanian ere, baina hiru herrialde horietakoek SESBen aurkako gerra galdu zuten eta hiru herrialdeak haren menpe gelditu ziren.

Finlandiako Armada Zuriak Bigarren Mundu Gerra arte iraun zuen. Lapua Mugimenduan parte hartu zuen, eta mugimenduak hondoa jo zuenean Armada Zuria desagertu zen.

Finlandiako Gerra Zibila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Gerra Zibila»

Errusia egoera politiko nahasian zegoen, eta Finlandiako burges, dirudun eta eskuindarrek beren polizia bat eratzea pentsatu zuten 1918. urtean. Nahiz eta, Armada Gorriak baina indar txikiago izan, eskuinekoak boterera iritsi zirenez, Armada Zuria Finlandiako polizia nagusia bilakatu zen. Horrek bi armaden arteko desadostasunak ekarri zituen, bai eta istiluak ere. Armada Zuriak Alemaniaren laguntza jasotzen zuen, Finlandian boterea bereganatu nahi baitzuen Alemaniak. Eskuinekoek, independentzia nahian, Armada Gorriaren aurka jo zuten, eta Alemaniaren laguntzaz Finlandiako Gerra Zibila irabaztea lortu zuten.

Armada Zuriak, behar zituen soldaduak lortzeko, nekazariei 10 urte baino gehiagoko semeak erosten zizkien, eta gerrara bidaltzen zituen.

Gerra Zibilaren ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, Armada Zuria polizia nagusi eta bakarra bilakatu zen Finlandian, eta Lapua Mugimendu antikomunistan sartu zen. Mugimenduak porrot egiteak Armada Zuriaren gainbehera ekarri zuen, eta 1932. urtean desagertu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]