Edukira joan

Feudo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jauna feudo bat berreskuratzen (1315-1325)

Feudoa (feodum edo feudum Erdi Aroko latinean) errege edo jaun baten eta bere basailuaren arteko hitzarmena zen, horren bidez basailuak jaunaren lurrak landu eta erabili ahal izateko.

IX. mendetik aurrera, jopuak bere biziko leialtasuna eskaintzen zion jaunari omenaldi baten bidez, eta feudoa izaten zen, ez beti, jaunak ordainean emanikoa. Lur eremu bat izaten zen gehienetan feudoa, baina bestelakoa ere izan zitekeen (errota bat, eliza bat, hamarrenak, diru kopuru bat...). Feudoaren ordainetan, diru eta militar laguntza gerra garaian (auxilium) eta aholkua arazo zibiletan (consilium) eman behar zizkion basailuak jaunari. Denboraren ariaz, feudorako eskubideak oinordekotzan igaro zitezen utzi zuten jaunek, beste diru kopuru baten ordainean (relevium). Gizarte feudaleko oinarri juridiko nagusi bihurtu zen feudoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.