Ferrovial
Ferrovial | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Ferrovial S.E. |
Mota | negozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | garraioa |
Herrialdea | Herbehereak eta Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Ibex 35 |
Eskumendekoak | Heathrow Airport Holdings Limited (en) , Amey Ltd (en) , AGS Airports (en) , Budimex (en) eta Cintra |
Enplegatuak | 95.978 (2018) |
Agintea | |
Lehendakaria | Rafael del Pino Calvo-Sotelo (en) |
Zuzendari exekutiboa | Ignacio Madridejos |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Societas Europaea |
Jabea | Rafael del Pino Calvo-Sotelo (en) eta Maria Del Pino y Calvo-Sotelo (en) |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1952 |
Sortzailea | Rafael del Pino (en) |
webgune ofiziala |
Ferrovial eraikuntza enpresa espainiarra da. 1952an Rafael del Pino, Madrilen sortua. Azken urteetan eraikuntzaz gain bestelako sektoreetan ere aritzen da, esaterako zerbitzu, autobideen kudeaketa eta aireportuen kudeaketan. Higiezinen inguruko iharduerak gutxituz joan dira, etxebizitzaren boom-ak ekar lezakeen beherakadak Ferrovial harrapa ez zezan. Hau da, Ferrovialek dibertsifikatu egin du, etorkizuneko arrisku potentziala gutxitzeko.
Eskumendeko enpresak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobide eta aparkalekuen eraikuntza eta kudeaketan aritzen den eskumendeko enpresa bat dauka Cintra deritzana. Cintrak hainbat autobide kudeatzen ditu Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Horrez gain, Espainian hainbat aparkaleku kudeatzen ditu.
British Airport Authority edo BAA erosteko eskaintza 2005eko amaieran aurkeztu zuen Ferrovialek. Eskaintzak guztira 10.000 milioi librako balioa eman zion BAAri. Gaur egun Ferrovialek akzioen gehiengoa kontrolatzen du. BAAk Londresko eta Ingalaterrako beste hainbat aireportu kudeatzen ditu. Horrez gain, Suitzako aireportuetan ere badu presentzia Ferrovialek.
"Tube Lines limited" enpresan ere partaidetza du Ferrovialek, Amey eskumendeko enpresaren bitartez. Tube Lines Limited Londresko metroaren mantenu lanetaz arduratzen den enpresetako bat da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Katalanez) Abertisen webgunea
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |