Favicon
Favicon (ingelesetik zuzenean mailegatutako neologismoa da: favorite icon > favicon ingelesez 1999an sortutako neologismoa)[1]. Euskaraz ikono gogokoena bezala itzul genezake baina nazioarteko hitza bihurtu da favicon eta euskaraz ere bere horretan erabili ohi da. Web gunearen ikono (txiki)a, fitxaren ikono (txiki)a, URLaren ikonoa ere deitzen zaio, web gune edo web orri jakin bati lotutako ikono txiki bat duen fitxategi arina da.[1][2] Web diseinatzaile batek ikono hori sortu eta web gune (edo web orri) batera karga dezake hainbat bidetatik, eta web nabigatzaile grafikoek hura erabiliko dute url bakoitza errazago ikur txiki baten laguntzaz identifikatzeko.[3] Favicon euskarria eskaintzen duten nabigatzaileek orrialde baten favicon bat erakusten dute nabigatzailearen helbide-barran (batzuetan, baita historian ere).[3][1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999ko martxoan, Microsoft-ek Internet Explorer 5 merkaturatu zuen, faviconen berrikuntzarekin, lehen aldiz.[4] Hasieran, favicon.ico izeneko fitxategia zen, web gune baten erro-direktorioan kokatua. Internet Explorer-eko gogokoetan (laster-marketan) eta helbide-barrako URLaren ondoan, ezkerretara, erakusten zen, orria markatuta bazegoen.[5][6][7][4] Bigarren mailako ondorioa izan zen orria markatu zuten bisitarien kopurua Favicon-en eskaerek zenbatetsi zezaketela.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Lane, Dave. (9 August 2008). «Creating a Multi-Resolution Favicon Including Transparency with the GIMP» Egressive.com.
- ↑ What's With Google's New Mini Icon?. BBC 20 January 2009.
- ↑ a b Apple, Jennifer. Favicon — How To Create A Favicon.ico. Photoshopsupport.com.
- ↑ a b «How to Add a Shortcut Icon to a Web Page» Microsoft Developer Network (Microsoft).
- ↑ McGrew, Darin. (26 April 2007). Web Authoring FAQ – 8.11. How can I have a custom icon when people bookmark my site?. htmlhelp.com.
- ↑ a b Heng, Christopher. (7 September 2008). What is Favicon.ico? Personalise Your Site's Bookmarks. thesitewizard.com.
- ↑ Creating favicons with Adobe Photoshop and GoLive. Adobe GoLive.