Faltrikera
Faltrikera, patrika edo sakela, oihalezko poltsa txiki bat da, laukizuzena eta zapala, irekidura batekin. Atzetik eta barrutik forroa dauka. Ohikoenak eskuz eginda daude. Emakumeek amantal edo gona azpian eramaten dute, albo batean (ezkerrean edo eskuinean) eta tresna edo objektu txikiak gordetzeko sakel edo poltsiko gisa erabiltzen da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Faltrikera” hitza mozarabiar hizkuntzako ḥaṭrikáyra hitzetik dator (‘gauza txikientzat edo balore gutxidun gauzentzat tokia’ esan nahi du)[1][2]. Nekazaritza munduan oso erabilitako jantzia eta hitza izan zen Iberiar Penintsulan, Erdi Arotik XX. mendera arte.[2]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Extremaduran, XIX . eta XIX . mende hasierako nekazari munduko emakumeek faltrikeran erabilgarriak ziren gauzak eramaten zituzten: labana, pospolo kutxa bat, garbitzeko zapi bat, titarea, tutu txiki bat orratzekin, haria, txanponentzako diru-zorroa, giltzak, kate-orratzak, etab. Alde guztietara eramaten zuten eta esaera bat zegoen honakoa zioena: «una mujer sin faltriquera era una mujer sin gobierno» (‘faltrikera gabeko emakumea, gobernurik/ganorarik gabeko emakumea da’).[3]
Faltrikera desberdinak erabiltzen ziren egunaren arabera: egunerokoak, inauterietakoak, festetara edota erromerietara eramatekoak (bereziak ziren, esate baterako, Isidro deunaren egunean leku batzuetan erabiltzen zituztenak). Gaur egun jantzi tradizionaletarako egiten jarraitzen dira: kotoi edo artilezko oihalezkoak edota belusezkoak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Faltriquera" hitza Espainiar Errege Akademiaren hiztegian. .
- ↑ a b López, Alfred. (2015-01-15). «¿De dónde surge la antigua expresión ‘rascarse la faltriquera’?». In Blogs.20minutos.es.. .
- ↑ a b Torres Serrano, Leticia. (2012-12-10). «Componentes del traje regional extremeño: faltriquera» In Los Panderos del Ramo elkartearen web orria.. .