Edukira joan

F91 Dudelange

Wikipedia, Entziklopedia askea
F91 Dudelange
Sorrera1991
Futbol zelaiaStade Jos Nosbaum
edukiera: 2.558 lagun
PresidenteaLuxenburgo Flavio Becca
EntrenatzaileaPortugal Carlos Fangueiro
LigaLuxenburgoko liga
2023-243.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

F91 Dudelange Luxenburgoko futbol talde onena da azken bi hamarkadetan, Dudelange hirikoa. 11 aldiz irabazi du Luxenburgoko futbol liga eta beste 6 aldiz kopa. Hiru talderen baturatik sortu zen 1991ean eta talde guztien garaipenak kontutan hartuta 22 Liga eta 13 Kopa ditu.

F91 Dudelange taldea 1991ean sortu zen Dudelange hiriko AS Alliance Dudelange, AS Stade Dudelange eta US Dudelange taldeek bat egin zutenean.

AS Stade Dudelange

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913an sortu zen eta Luxenburgoko talderik indartsuenetakoa izan zen batez ere 40 eta 50 hamarkadetan. Bigarren Mundu Gerran naziek Luxenburgo inbaditu zutenean izena aldatu arazi zioten FV Stadt Düdelingen hartuaraziz. 1942an Gauliga Moselland-go (Alemaniako hego-mendebaldeko liga) txapeldun izan zen eta Bundesligarako play-offetan sartu zen. Gerora txapeldun izango zen FC Schalke 04-k kanporatu zuen. Gerra bukatzean bere hasierako izena berreskuratu zuen eta 1945 eta 1950 artean bost liga eta bi kpa eskuratu zituen. Azkenengo tituluak 1965eko Liga eta Kopa ditu.

1991ean beste taldeekin bat egin zuenean palmaresik onena berak zuen baina une horretan Luxenburgoko hirugarren mailan ari zen jokatzen.

  • Liga (10): 1939, 1940, 1945, 1946, 1947, 1948, 1950, 1955, 1957, 1965.
  • Kopa (4): 1938, 1948, 1949, 1956.

AS Alliance Dudelange

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60. hamarkadaren hasieran izan zuen arrakasta, 1961 eta 1962ko kopak irabazi baitzituen. 1991ean hobekien kokaturik zegoen taldea zen bigarren mailan ari baitzen.

  • Kopa (2): 1961, 1962.

1939ko kopa du titulu bakarra, Stade Dudelange-ren aurka irabazitakoa. 1958an ere iritsi zen finalera baina Red Boys Differdange taldeak 2-1 irabazi zion. 1991ean Luxenburgoko hirugarren mailan ari zen.

F91 Dudelange

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru taldeen emaitzak oso apalak zirenez eta diru arazoak ere bazituztenez, hiriko talde indartsua osatzea erabaki zuten eta F91 Dudelange sortu zen. Alliance bigarren mailan mantentzea lortu zuenez haren tokian hasi zen eta lehenengo denboraldian lehen mailara igotzea lortu zuen. Berehala puntako taldea bihurtu zen eta 1999tik aurrera Liga guztietan lehen bi postuetan amaitu du, 10 liga irabaziz gainera. 2012-13 denboraldian Txapeldunen Ligako hirugarren kanporaketaraino iritsi zen baina NK Mariborrek etxean 0-1 irabazi eta Eslovenian 4-1 irabaziz kanporatu zuen. 2015-16, 2016-17 eta 2018-19 denboraldietan Liga eta Kopa irabazi zituen berriz.

  • Liga (15): 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019.
  • Kopa (8): 2004, 2006, 2007, 2009, 2012, 2016, 2017, 2019.

Palmaresa guztira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgon: 41

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Liga (26):
    • AS Stade Dudelange (10): 1939, 1940, 1945, 1946, 1947, 1948, 1950, 1955, 1957, 1965.
    • F91 Dudelange (16): 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021.
  • Kopa (15):
    • AS Stade Dudelange (4): 1938, 1948, 1949, 1956.
    • US Dudelange (1): 1939.
    • As Alliance Dudelange (2): 1961, 1962.
    • F91 Dudelange (8): 2004, 2006, 2007, 2009, 2012, 2016, 2017, 2019.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]