Euskal Herria Bildu
Euskal Herria Bildu | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | EH Bildu |
Mota | euskal alderdi politikoa, koalizioa eta alderdi handia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | Sozialdemokrazia Sozialismo demokratikoa Ekologismoa Euskal abertzaletasuna Independentismoa Ezker abertzalea |
Kokapen politikoa | Ezker politikoa |
Zinegotziak Hego Euskal Herrian[oharra 1] 1.402 / 4.533 Eusko Legebiltzarrean 27 / 75 Nafarroako Parlamentuan 9 / 50 Euskadiko Batzar Nagusietan 51 / 153 Espainiako Kongresuan (HEHn hautetsiak) 6 / 23 Espainiako Senatuan (HEHn hautetsiak) 5 / 20 Europako Legebiltzarrean (Espainian hautetsiak) 1 / 61 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Arnaldo Otegi |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2012 |
Ordezkatzen du | Bildu eta Amaiur |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Euskal Herria Bildu Euskal Herriko ezker abertzaleko federazio politiko bat da, bere baitan Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba (eta 2017ra arte, orduan desegin zen Aralar alderdia), biltzen dituena. 2012an sortu zen koalizio gisa, Bildu eta Amaiur koalizioen jarraipen moduan. Lehenbiziko aldiz 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen, Laura Mintegi lehendakaritzarako hautagaitzat harturik. Ondoren Europako Parlamenturako hauteskundetan hartu zuen parte, Josu Juaristiekin eta hauteskunde zikloa bukatu zen 2015eko udal eta foru hauteskundetan parte hartu zuenean, aurretik Bilduren baitan zeuden hautetsiak jada euren legegintzaldia bukatuta. 2017ko ekainean egindako lehen kongresuan koalizio izatetik federazio izatera igaro zen, eta ordutik sorrerako alderdi politikoekin zuzeneko loturarik ez duen pertsonen militantzia onartzen du.
Hauteskunde emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011ko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeak | 315.987 | - | Araba (11), Bizkaia (12), Gipuzkoa (22), Nafarroa (7) |
2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak | 42.839 | % 13,63 | 7 parlamentari |
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | 277.923 | % 25 | 21 legebiltzarkide |
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak[oharra 2] | 326.464 | % 2,08 | 1 legebiltzarkide |
2015eko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeak | 290.274 | - | Araba (11), Bizkaia (11), Gipuzkoa (17), Nafarroa (8) |
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak | 48.166 | % 14,25 | 8 parlamentari |
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | 225.172 | % 21,26 | 18 legebiltzarkide |
2019ko Espainiako hauteskunde orokorrak | 259.647 | % 0,99 | 4 parlamentari 2 senatari |
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | 249.580 | % 27,86 | 21 legebiltzarkide |
2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | 341.735 | % 32,48 | 27 legebiltzarkide |
Ordezkaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria Bildu ofizialki Eusko Legebiltzarrean bakarrik agertzen bada ere, Bildu eta Aralarreko ordezkariek politika komuna egiten dute.
Eusko Legebiltzarrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko hauteskundeetan (21 legebiltzarkide) bere zerrendaburuak Laura Mintegi, Belen Arrondo eta Xabier Isasi izan ziren, baina jarduera parlamentarioan koalizioko ordezkari diren Oskar Matute, Pello Urizar, Rebeka Ubera edo Hasier Arraizek ere hainbat ekimen parlamentario eraman dituzte aurrera. Euskal gatazkarekin harremana duten gaietako asko Julen Arzuagak defendatzen ditu.
2016ko hauteskundeetan bere zerrendaburuak Maddalen Iriarte, Miren Larrion eta Jasone Agirre izan ziren. Zerrendetan jende independiente ugari joan zen, eta hala islatzen du 18 legebiltzarkideen taldeak ere: 8 legebiltzarkide independiente daude, Sortuk eta EAk launa ordezkari dituzte, eta Aralar eta Alternatibak bana.
2020ko uztailaren 12an egindako hauteskundeetan 21 parlamentari lortu zituen, Maddalen Iriarteren hautagaitzapean, botoen %27,86 eskuratuta[1]
Nafarroako Parlamentuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Parlamentuan 2015erarte ez da EHBilduren talderik egon. Lehenago Nafarroa Bairen zati ziren Aralarreko ordezkariek Bildukoekin batera parte hartzen zuten, elkarrekin bigarren talde gisa funtzionatzen zutelarik. Osaketa hau garrantzitsua izan zen Yolanda Barcinaren aurka egindako zentsura mozioan zein PSNk egiteko mehatxua egin zuenean.
Espainiako Kongresua eta Senatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Kongresuan eta Senatuan Amaiurrek ordezkariek Euskal Herria Bilduren ordezkaritza egiten dute. Kongresuan 7 parlamentario dituzte, tartean Sabino Cuadra edo Rafa Larreina. Senatuan Amaiurrek dituen 3 senatariez gain (Urko Aiartza, Amalur Mendizabal eta Alberto Unamunzaga) EHBilduren ordezkari gisa dagoen Iñaki Goioaga ere batu behar zaio, hau Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari gisa.
Europako Legebiltzarrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Euskal Herria Bilduk Bloque Nacionalista Galego (BNG), Puyalón, Andecha Astur, Alternativa Nacionalista Canaria (ANC) eta Unidad del Pueblo (UP) alderdiekin batera Herriek Erabaki koalizioa osatu zuen. Herriek Erabaki koalizioak eserleku bat lortu zuen Europako Legebiltzarrean, EH Bilduko hautagaia zen Josu Juaristik hiru urte t´erdiz eserlekua izan zuen eta BNGko Ana Mirandak gainerako urte t´erdian.
Bestalde, 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Herriek Erabaki koalizioa L'Esquerra pel Dret a Decidir koalizioarekin (ERC alderdi nagusiena dena) bat egin zuten. Orain Errepublikak deitu zioten koalizioak hiru eurodiputatu lortu zituen eta koalizio honen barruan Pernando Barrena europarlamentarioa hautatua izan zen.
Gobernuetan parte hartzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria Bildu koalizioak euskal erakundeetako zenbait gobernutan parte hartu du.
2011ko hauteskundeen ostean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehen indarra izan ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernua alderdi honen esku egon zen, gehiengo absoluturik izan ez bazuen ere. Diputatu nagusi Martin Garitano bilkidea izan zen Gainera, Udal mailan, Donostiako Udaleko alkatetza lortu zuen, Juan Karlos Izagirreren eskutik (ezker abertzaleak edo hark osatutako koalizio batek lortzen zuen euskal hiriburu batetako lehen alkatetza izan zelarik).
2015eko hauteskundeetan behera egin zuen koalizioak eta ondorioz bai Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrola zein Donostiako alkatetza galdu zituen. Hala ere, Nafarroan lortutako emaitza onak zirela eta, Iruñeko alkatetza lortu zuen (Joseba Asiron bilkidea alkate hautatu zutelarik), eta Nafarroako Parlamentuan ezkerreko indarren arteko gehiengo berri bat osatzeko gako bihurtu zen, hala Nafarroako Gobernuan kide txiki gisa sartuz. Ezker abertzaleak lehen aldiz autonomi-gobernu batean sartzea lortu zuen.
2019ko hauteskundeetan emaitza onak izan arren, ezin izan zuen Iruñeko alkatetza berretsi. Nafarroako parlamentuan soilik jarleku bat galdu zuen, hala ere, beste alderdien indar-aldaketak zirela eta, gehiengo berria osatu zen, Euskal Herria Bildu gobernutik kanpo geratuz.
Horrez gain, Euskal Herriko hainbat Udaletako alkatetza koalizio honen eskuetan daude. Euskal Herri mailan zinegotzi kopururik handiena duen indar politikoa da.
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko irailaren 7an, EH Bildu barruan siglak gainditzeko apustua egin zuen Aralarrek. Patxi Zabaletak adierazi zuen beharrezkoa zela EH Bilduren egiturak "bateratzea", "subiranotasunaren aldeko ezkertiarren fronte irekia" eskaintzeko[2].
Abenduaren 29an jakin zenez, etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzaileaz proposamen bat aurkeztuko zuen EH Bilduk 2015eko urtarrilaren 24. Helburua euskal estatua eraikitzea zen eta Irungo Ficoban (Gipuzkoa) aurkeztuko zuten. "Euskal Herriko indar askatzaile guztiei" egin zieten deialdia, "baimenik eskatu gabe" aritzeko[3].
Aralar alderdia 2017an desegin egin zen, bere militanteak Euskal Herria Bildu koalizioan arituko zirela iragarri zuelarik[4].
2019ko udazkenean zehar Eusko Alkartasunaren barruan krisi politiko bat izan zen, alderdiak koalizioan izan beharreko paperaren inguruan ikuspegi kontrajarriak zituen sektore bana sortu baitziren[5][6].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Trebiñu eta Argantzun barne. Gainera Espainiako Barne Ministerioak gaizki esleitu zituen bi zinegotzi Andosillan. Horiek ere gehitu dira zerrendara.
- ↑ Herriek Erabaki koalizioaren barruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
- ↑ «EH Bildu barruan siglak gainditzeko apustua egingo du Aralarrek», EiTB, 2014-09-07
- ↑ Hodei Iruretagoiena, «"Etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzaileaz" proposamen bat aurkeztuko du EH Bilduk», Berria, 2014-12-30
- ↑ Ofizialki deseginda geratu da Aralar alderdia, 16 urteko ibilbidearen ondoren. (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).
- ↑ «Pello Urizar: «El proyecto de EA está reflejado en EH Bildu y eso es lo importante»» Naiz (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).
- ↑ «Eusko Alkartasuna se resiste a disolverse en la izquierda ‘abertzale’» El País (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |
Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |