Edukira joan

Euforia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euforia gogobetetasun, alaitasun eta zorion handia sentitzen direneko emozioa da, bereziki pertsonak barrez edo pozezko erreakzioen bitartez azaleratzen badu. Gehienetan, egoera anormal moduan baloratzen da, maiz droga eta substantzia psikotropikoek eragindakoa, baina baita lortutako arrakastarekin, amodioarekin eta beste esperientzia espiritualekin loturik. Arazo psikologikoen sintoma izan daiteke, hala nola nahasmendu bipolarra eta ziklotimia. Aurkako kontzeptua, emozio negatiboak biltzen dituena, disforia da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: euforia .