Erromatar zubi
Itxura
Erromatar zubia, Antzinako Erromaren garaian erromatarrek eraikitako zubiak dira, neurri handietako lehen zubi iraunkorrak eraikitzen lehen zibilizazioa izan zen, horietako asko gaur egun oraindik badiraute. Gehienak hormigoia erabiliz eraikiak izan ziren, erromatarrak material hori zubiak eraikitzeko lehenak izanik.
Ez ziren denak harrizkoak, eta galdu diren asko, egurrezkoak izango zirela uste da. Zubirik bereziena, kanpaina militarretan, barkuen bidez egin bide zirenak dira. Horrelako bat agertzen da irudikatuta Trajanoren zutabean.