Ernst Öpik
Itxura
Ernst Öpik (Kunda, Estonia, 1893ko urriaren 22a - Bangor, Ipar Irlanda, 1985eko irailaren 10a) estoniar astronomoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han bertan egin zituen bere lehenengo ikerketak. Lehen Mundu Gerran Turkestango Unibertsitatea sortzen lagundu zuen Tashkenten. Gero, Estoniara itzuli zen doktore-ikasketak egitera, eta astronomiako sailaren ardura izan zuen Tartuko Unibertsitatean, Bigarren Mundu Gerrara arte. Gerraz geroztik, Armagh Behatokian aritu zen lanean, Ipar Irlandan.
Meteoroak, kometak eta asteroideak aztertu zituen, eta Marteko kraterrak iragarri zituen. Halaber, garrantzi handiko ekarpenak egin zituen izarren egituraren eta bilakaeraren teorian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.