Erdi Aroko musika
Erdi Aroko musika kontzeptuak Mendebaldeko Europan Erdi Aroan konposatutako musika guztia hartzen du, gutxi gorabehera Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketatik (476) XV. mendea arte. XV. mendekoa Pizkundeko musika kontzeptuan jaso egiten da. Erdi Aroan, musikak Pitagorasen kontzeptu musikalen eragina izan zuen, eta, gainera, quadrivium ikasketen zati bat izan zen. Mende horietan musikaren teoria eta idazketaren oinarriak ezarri ziren.
Erdi Aroko musika, batez ere lehen mendeetan, ahots bakarreko, hau da, monodiak markatutakoa zen, bai erlijiozko bai sekularezko ahots-konposizioetan. Eremeu sekularrean ordezkatzen dute, bereziki kantu laua eremu erlijiosoan eta, eremu sekularrean, trobadoreen eta troberoen lirika.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko musika historiografiak hiru errepertorio handitan sailkatu ohi du Erdi Aroko musika:
- Monodia erlijiosoa: kantu gregorianoa esaten zaio, Erdi Aroko errepertoriorik zaharrena eta zabalena da, eta kontserbatzen den garaiko musika liturgiko kristau gehiena hartzen du. Ahots hutsezko musika da, erritmo librekoa, latinezkoa eta ahots bakarrez idatzia.
- Musika profanoa edo trobadoreen musika: hau ere monodikoa eta bokala, giro aristokratikoetan eta herri-hizkuntzako testuekin sortua izan zen; egileak trobadore (langue d'oc edo Okzitanieran idazten bazuten), (langue d'oïl edo frantses zaharrean) edo Minnesänger (alemanez) esaten zaie. Bere gaia maitasunezkoa izan ohi da, eta, bere idazkera kantu gregoriarraren antzekoa izan arren, akonpainamendu instrumental eta konpas definituarekin interpretatzen zen.
- Polifonia: hainbat ahotsetara idatzitako musika, Behe Erdi Aroan aurrekoen bilakaeraren ondorioz sortzen dena, erlijioaren esparruan lehenik eta profanoan gero.
Garaiko bizi-baldintzen gogortasunak eta elizak idatzitako kulturaren eta monopolioak azaltzen dute Erdi Arotik iritsi zaizkigun musika-iturri idatziak lehen mendeetan oso urriak izatea (ez da esan nahi existitzen ez direnik), eta soilik erlijiosoak izatea XI. mendearen amaierara arte: musikaren funtsezko funtzioa jainkozko laudorioa zen, eta Elizaren kultura-nagusitasuna, bereziki abadiena, alfabetatze-maila baxuko babes politikoak bermatzen zuen. Erdi Aroko inflexio-puntu handia, Karolingioen erorketa (987) bat dator kultura berriaren egunsentiarekin; mendebaldeko musika kultua antzinako musika-tradizioen oinordekoa zen garaia da.
Mendeetan ahaztuta egon ondoren, Erdi Aroko musika berriro aurkitu eta sakon aztertu zen XIX. mendearen erdialdetik aurrera.
Kantu gregoriano
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Erromako elizarentzt baitziren. Erlijioaren indarrak musika liturgikoa garatzea ekarri zuen, eta “kantu gregorianoa” da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko eta Europan liturgia desberdinetan kantatzen ziren abestiak batzeko, instrumenturik gabe kantua maila gorenera eraman zuen eliza kristauak.[1]
Kantu gregorianoa (cantus gregorianus) edo kantu laua musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa. Munduko lehenengo testuak VIII. mendekoak dira, eta gaur egun nahikoa galduta egon arren, tradizioa mantentzen da besteak beste Santo Domingo de Silos (Burgos) eta Ganagobien (Proventza Garaiko Alpeak).Gregorio I.a (590-604) aita santuagatik deitzen da horrela.
Musika profanoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan musika erlijiosoa izan zen garrantzitsuena, baina, halaber, musika profanoak, hau da, herri-musika, juglareek eta trobadoreek eskaintzen zutena, garapen handia ezagutu zuen baita ere.[1]
Trobadoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trobadore edo trobalariak Erdi Aro Klasikoko olerkariak ziren, Proventzako okzitanieran idazten zuena, gorteetan aritzen zena. Trobadoreek eragin handia izan zuten Erdi Aroko olerkigintzan. Estimatuak ziren gorteetan eta hitz egiteko askatasun handia izaten zuten, baita noizean behin politika auzietan parte hartzeko ere. Baina haien lorpenik handiena, gorteko damen artean sortu zuten kultura eta denbora-pasa zaletasuna izan zen. Trobadoreen olerkigintzak garrantzi handiko eskola sortu zuen, eta eragina izan zuen geroko europar olerkigintza lirikoan. Trobadoreen lanak chansonniers (kantu liburuak) izenekoetan gordetzen dira. Gehien erabili zituzten bertso motak cansó, balada, pastorela, débat eta alba izan ziren, maitasunezko kantu labur hunkigarriak, gehienak. Batzuetan, kantuetako doinuak trobadoreek egiten zituzten, baina gehienetan egile anonimoak izaten ziren, eta zenbaitetan, musika latinezko doinu sakratuetan, eta frantses eta alemaniar kantuetan oinarritzen zen. Trobadore nagusiak izan ziren Gilen IX.a Akitaniakoa dukea, Jaufré Rudel, Marcabru, Cercamon, Bernard Marti, Bernard de Ventadour, Raimbaut d’Aurenja, Die-ko kondesa, Arnaud Daniel, Peire Vidal eta Sordel, besteak beste.
Koblakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koblakarien edo Juglareen eginkizuna, kantatzea eta dantzatzea eta mila gauza egitea zen, baina ez musika sortzea. Musika arloan herrikoiak zirenak edo beste batzuek sortutakoak jotzen eta abesten zuten. Trobadoreengandik euren jatorri xumeagoagatik, asmo bezala entretenitzea izateagatik eta euren bertsoen egileak ez izateagatik bereizten ziren, azken kasu honetan eurek konpondu zituzten trobadoreen bertsoen kopiak zirelako, euren lan propioak sortzen zituztenak ere bazeuden arren. X. mendea eta XIII. mendearen lehen erdi arteko Erdi Aroko lehen etapan juglare epikoak ziren nagusi (izatez olerkari ikasiak), ohi olerkaritza narratibo edo biografikoko zatiak eta atalak errezitatzen zituztenak. XIII. mendearen bigarren erdian hasi eta XIV. mendean zehar nagusiago ziren koblakari lirikoak olerkaritza gortesaua zeritzona errezitatzen zutenak.
Polifonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IX. mendea baino lehen kontserbatutako Europako musika guztia monodikoa da. Mende horretatik aurrera, eskuizkribuetan konposizio-prozedura berri bat jasoko da: polifonia. Monodia oraindik mendeetan eta emaitza artistiko bikainekin praktikatzen zen bitartean, polifoniak garapen bizkorrari ekin zion, aurkikuntzak bata bestearen atzetik eginez, musikari belaunaldi bakoitza hobetuz.
- Ars antiqua: baita Ars veterum edo Ars vetus deitua, Europan Erdi Aroaren amaieralderan konposatutako musika da, gutxi gorabehera, 1170-1310 artekoa, Notre Dameko eskolako polifonia eta ondorengo garaia. XII. eta XIII. mendeetan. Polifonia mota honen maisu nagusiak Léonin eta Pérotin izan ziren.
- Ars nova: XIV. mendean Frantzia eta Italian sortu zen musika estilo bat da. Ars antiqua (arte zaharra) delako musika estiloaren ondoren etorri zen, hortik bere izena. 1320-1380 artean jazo zen, Paris hiria erdigune zuela, eta Philippe de Vitry frantziarra musikagile, musikaren teoriko eta olerkaria estilo honetako musikagile nabarmenetakoa izan zen. Musikalan hauek gehienbat Codex Squarcialupi idazlana eta Francesco Landini italiar musikagileari esker ezagutzen dira.
- Trecentoren musika: Italiar musika bere izaera liriko edo melodikoagatik ezaguna izan da beti, eta hau, alderdi askotan, XIV. mendetik dator. Garai horretan, musika profano italiarraren exekuzioa, musika liturgikotik bizi zen apurraren arabera, frantsesaren oso antzekoa zen, notazioan zeuden alde txiki batzuengatik izan ezik.
Musika tresnak Erdi Aroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan erabilitako musika-tresna askok oraindik ere, aldakuntza batzuekin, erabiltzen dira.
Hari musika tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haize musika-tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perkusiozko musika-tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Notazio musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan ere musika idazteko saiakerak eman ziren. Lehenengo sistemak hauek izan ziren: neumak eta Guido Arezzokoak asmatutako sistema. Neumak, notazio musikalaren lehenengo sistemak ziren. Eskuizkribuetako hainbat pasartetan agertzen diren barra eta puntuen konbinazioak dira neumak. Idatzizko testuen azentu-marketan dute sorburua.[2]
Notazio sistema horren adibide zaharrenetako bat Euskal Herrikoa da. Iruñeko Erresumatik gorde den Leodegundia erreginaren epitalamio edo eztei-kantuak, garaiko notazio musikal baten lehen aztarnetako bat daukan. Lehen apaldian bakarrik du epitalamioak notazioa, eta , eta horrek adieraziko du seguruenik berdin kantatzekoak zirela guztiak[3].
Neumen sistema honen hobekuntza XI. mendeko Guido Arezzokoa izeneko monjeari egozten zaio. Guido Arezzokoa izan zen notak idaztearen alde azaldu zen lehena, eta Ut queant laxis San Juan Bautistari egindako ereserkia oinarritzat hartuz, nota bakoitzari izen bat eman zion, kantu horren esaldi bakoitza hexakordo eskalako nota bakoitzarekin hasten baitzen: UT queant laxis / REsonare fibris / MIra tuorum / FAmuli gestorum / SOLve polluti / LAbii reatum / Sancte Johannes.[1]
Sistema XVI. mendearen amaieran osatu zen zazpigarren notarekin, SI. XVII. mendean, bestetik, UT nota DO notagatik ordezkatua izan zen, haren ahoskera errazteko.
Konpositore ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20220225162019/https://sites.google.com/a/antoniotruebaipi.net/musika/erdi-aroko-musika
- ↑ http://erdiarokomusika.blogspot.com/p/erdiaroko-musika-erdiaroan-eliza.html
- ↑ (Gaztelaniaz) Aparicio, Javier Iglesia. (2016-01-29). «El poema de la reina Leodegundia, Pamplona, siglo X» Historia del Condado de Castilla (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).