Edukira joan

Erckmann-Chatrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Émile Erckmann eta Alexandre Chatrian, 1875 inguruan.

Erckmann-Chatrian elkarrekin idatzi zuten bi idazle frantsesek, Émile Erckmann (Phalsburg, 1822 - Luneville, 1899), eta Alexandre Chatrian (Soldatenhal, 1826 - Villemomble, 1890), hartu zuten izena da.

Hasieran arrakasta gehiegirik izan ez bazuten ere, haien jarrera abertzaleak berehala erakarri zituen irakurleak. L´illustre Docteur Mathéus (1859) izan zen beren lehen obra ezaguna. Ondoren etorri ziren Contes et Romans populaires: Contes des bords du Rhin (1862, "Herri ipuin eta kontakizunak: Rhinen ertzeko ipuinak"), L´ami Fritz (1864, "Fritz adiskidea"). Beren obrak Romans nationaux titulupean bildu zituzten; abertzaletasunez beteak dira, Alemaniak Alsazia hartu ondorengoak izaki. Bakearen aldeko obrak ere idatzi zituzten: Madame Thérèse (1863), geroago Waterloo (1865) eta abar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]