Erakunde autonomo deszentralizatu (DAO)
Erakunde Autonomo Deszentralizatu edo DAO (ingelesez, Decentralized Autonomous Organization) erakunde bat da kontratu adimendun[1] izeneko ordenagailu-programen bidez definitzen dena. Kontratu adimendunean jasotako arauak eta gertatzen diren finantza-transakzioak erregistratzen dira blockchain bidez.[2] Hainbat DAO enpresa-eredu daude eta dagokien legezko estatusa oraindik ez dago argi.
Adibiderik ezagunena The DAO izan da, arrisku-kapitaleko funtsetarako DAO bat, 2016ko ekainean martxan jarri zena. 150 milioi dolarrekin jarri zen martxan crowdfunding bidez, eta berehala pirateatu eta $50 milioi dolar kendu zieten kriptomonetan.[3] Aste batzuk geroago erasoa atzera egitea lortu zuten, eta dirua osorik berreskuratu.
2020ko hamarkadako hasieratik ugaldu dira DAO inguruko proiektu sozialak, ezagunenetako bat AssangeDAO izanik.[4]
Arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde batetik aipatzen da akziodunek parte hartzea zaila izan daitekeela DAOetan.
Erantzukizun legala ere zalantzagarri da, zeren DAO bat legezko inolako izaerarik ez duen enpresa izan daiteke. Horrek esan nahi du legezko erantzukizunak ekar diezazkiekeela parte-hartzaileei, nahiz eta kontratu adimendunaren kodeak edo DAOren sustatzaileek kontrakoa esan.
Segurtasunari begira ohikoa da kontratuetako kodean "zuloak" agertzea. Horrela, esan bezala, 2016an The DAO delakoak crowdfunding kanpaina arrakastatsuena egin ondoren, kodean akatsak zeudela egiaztatu zen. Hala ere, eztabaida luze baten ondoren, Ethereum komunitateak arazo horiek konpontzen laguntzea erabaki zuen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Decentralized Autonomous Organization Social Science Research Network (SSRN). Governance Issues. Consultado el 5 de diciembre de 2017 (ingles).
- ↑ «The DAO of accrue» The Economist 2016-05-19 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ Price, Rob. (17 de junio de 2016). «Digital currency Ethereum is cratering amid claims of a $50 million hack» Business Insider.
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-11). «Artelan digitalen enkanteak eta betiko asanbladen ajeak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ https://blog.ethereum.org/2016/07/20/hard-fork-completed/