Edukira joan

Engranaje tren

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mekanismo bati hainbat engranaje[1] lotuta daudenean eta horietako baten elementu eragilea hurrengoaren eroalea denean, engranaje-tren deritzo.[2]

Engranaje-trenen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Engranajeen zirkunferentziaren erlazioak zehazten du engranaje-multzoaren abiadura-erlazioa eta abantaila mekanikoa.
  • Hortz zirkularrak ez dituen engranajea diseinatzea posiblea da; kasu hauetan momentua arazorik gabe transmitituko da.

Haietara jo beharra dago askotan ezinezkoa delako bi ardatzen arteko transmisio-erlazioa jakitea gurpil-pare bakar baten bidez. Gainera, transmisio-erlazio aldakorra duen mekanismoa lortzea ezinezkoa da bi gurpilen bidez.

Engranaje-tren

Bi gurpil soilik erabiliz, transmisio-erlazioa(i) lortu ezin izatearen kausarik ohikoenak honako hauek dira:

1. Transmisio-erlazioa (i) eta unitate-zenbakia bat ez etortzea (i>>1 edo 1<<i)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen dugu interferentziarik gabe eraiki dezakegun gutxieneko hortz-kopuruaren muga (2/sen2j), zizelkatze-presioaren angelua baita.

Eraikuntzako mugak ere badaude, gurpil batean behar den hortz kopurua handitu ahala, tailua zailagoa eta are zehaztugabeagoa da. Izan ere, pasabide-akatsak areagotzen dira hortzak zizelkatu ahala (mekanika finean 100 hortz gehienez , eta engranaje industrialetan 200). Gainera, gurpilak handiegiak badira, funtzionamenduan indar zentrifugoa bezalako arazoak saihestu behar dira. Horregatik guztiagatik, gehienez 150 hortz definitu ohi dira.

Praktikan, eta engranaje zilindrokoetarako, I=z1/z2, errendimendua murrizteko, higadura handitzeko, zarata edo muntatzeko zailtasunak saihesteko, 5 eta 7 arteako gehieneko transmisio-erlazioarekin (alderanztizkoa z2/z1) lan egitea gomendatzen da. Ez dago alde handirik gurpilaren eta piñoiaren arteko hortz kopuruan; izan ere, piñoia azkarrago higatzen da bere hortzak gurpilekoekin gehiagotan harremanetan jartzen direlako, eta, horregatik, neke-ziklo gehiago izaten ditu denbora-unitate bakoitzeko.

Dena den, faktore hori kontuan hartzen da eta kalitate hobeko materiala aukeratzen da piñoiarentzat gurpilarentzat baino.

2. Transmisio-erlazio (i) bat definitzea zatiki murriztezin batetik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

i = a / b < imax , izanez a > zmax eta b > zmax (1)

3. Zenbaki irrazionala den transmisio-erlazioa edukitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dimentsio mugatuak dituen gurpil bikote bakar batekin ezin dena finkatu hurbilketa nahikoa, adibidez:

i = == 1 , 4142.... edo i = π = 3. 1415... (2)

4. Ardatzak oso banatuta daudenean transmisioa ezartzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Engranaje-tren konposatua

Aurreko puntua beste kasu tipiko bat da, eta ez da komenigarria transmisioa egitea bi gurpil soilik erabiliz. Kasu hauetan, uhalak edo kateak erabiltzen dira.

Kasu hauetan guztietan, engranaje trenak erabiltzen dira, hainbat gurpilez osatutako kate zinematikoak bata bestearen aurka irristatu gabe.[3]

Sailkapen askotan gertatzen den bezala, irizpide desberdinen arabera egin daitezke. Honako sailkapena, irizpide zinematikoetan oinarrituta dago:

                                                                 

ENGRANAJE-TREN
ARRUNTAK EPIZIKLOIDALAK MISTOAK
SINPLEAK KONPOSATUAK SINPLEAK DIFERENTZIALAK BALANTZINA

Hauen arteko ezberdintasun nagusia da, tren epizikloidaletan[4], badagoela ardatz baten mugimendu erlatiboa besteekiko, hau, arruntetan gertatzen ez den bitartean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «1.4.- SISTEMA DE ENGRANAJES - MECANISMOS» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  2. «Mecapedia-Tren de engranajes» www.mecapedia.uji.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  3. «Tren_de_engranajes» concurso.cnice.mec.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  4. (Gaztelaniaz) Qué es el engranaje epicicloidal | Blog SEAS. 2015-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]