Ekialdeko Nusa Tenggara
Ekialdeko Nusa Tenggara | |||
---|---|---|---|
Indonesia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Indonesia | ||
ISO 3166-2 | ID-NT | ||
Hiriburua | Kupang | ||
Governor of East Nusa Tenggara (en) | Viktor Laiskodat (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 10°11′S 123°35′E / 10.18°S 123.58°E | ||
Azalera | 48.718 km² | ||
Mugakideak | Mendebaldeko Nusa Tenggara, Molukak, Cova Lima Municipality (en) , Oecusse Barrutia eta Bobonaro Municipality (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.070.746 (2014) | ||
Dentsitatea | 108 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Talde etnikoak | Atoni edo dawan (%22), manggarai (%15), sumba (%12), belutarrak (%9), lamaholot (%8), rotetarrak (%5), lio (%4)[1] | ||
Ordu eremua | UTC+08:00 | ||
Matrikula | EB , DH eta ED | ||
http://nttprov.go.id/ntt2016/ |
Ekialdeko Nusa Tenggara (indonesieraz: Nusa Tenggara Timur) Indonesiako 34 probintzietako bat da, Sondako uharte txikiak izeneko uhartediaren ekialdea hartzen duena, Timor uhartearen mendebaldeko zatia barne. 48.718 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 5.265.340 biztanle zituen[2]. Hiriburua Kupang da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]550 bat uhartek osatzen dute probintzia hau. Hiru garrantzitsuenak Flores, Sumba eta Timorren mendebaldeko zatia dira. Timorren ekialdeko zatia errepublika independentea da, Ekialdeko Timor deritzona. Beste uharte batzuk Adonara, Alor, Ende, Komodo, Lembata, Menipo, Raijua, Rincah, Roti, Savu, Semau eta Solor dira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko erroldaren arabera, Ekialdeko Nusa Tenggaran 5.265.340 pertsona bizi dira, 48.718 kilometro koadroko eremuan[2]; biztanle dentsitatea 108 biztanle kilometro karratuko da. Erlijio nagusia kristautauna da, %55 katolikoak eta %32 protestanteak; %9 musulmanak dira, eta gainontzeko %4a budista eta hinduisten artean banatzen da.
Probintzia hau Indonesiako pobreenetako bat da. 2004ko estatistiken arabera, biztanleen %28 pobrea zen, Indonesian, aldiz, %17. Urte horretan, errenta gordina pertsonako 2,9 milioi errupia izan zen Ekialdeko Nusa Tenggaran, eta 9,5 milioi errupia Indonesian[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Institute of Southeast Asian Studies. (2003). Indonesia's Population: Ethnicity and Religion in a Changing Political Landscape. .
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
kemendagri
izeneko erreferentziarako - ↑ Development Challenges in East Nusa Tenggara. in: Smeru, 6, 2006ko urria-abendua. smeru.or.id (Noiz kontsultatua: 2016-9-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indonesiako probintziak | ||
---|---|---|
Sumatra: Aceh · Ipar Sumatra · Mendebaldeko Sumatra · Riau · Riau uharteak · Jambi · Hego Sumatra · Bangka-Belitung · Bengkulu · Lampung
|