Ekialdeko Indiak
Ekialdeko Indiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Eponimoa | India |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°N 103°E / 1°N 103°E |
Honen parte da | Indiak |
Ekialdeko Indiak[1] Asiako Indiei eman zitzaien antzinako izena da, Mendebaldeko Indietatik berezituz, Amerika izeneko kontinente berriaren erreferentzia zirenak. XVI. mendetik XIX. menderaino oso erabilia izan zen eta hegoaldeko eta hego-ekialdeko Asia guztia hartzen zuen bere baitan, Indonesiatik Indostaneraino. Hala ere, beste esanahi batzuk soilik hego-ekialdeko Asiarekin parekatzen zuten, eta beste batzuk are gehiago mugatzen zuten bere erabilera, Malaysiar artxipelagoarekin parekatuz Insulindiaren sinonimo bezala.
Koloniak eta Konpainiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Indiak izena europar kolonizazioarekin lotua dago, horretarako konpainia ugari sortu ziren, monopoliozko xede komertzialekin hasi zirenak, jarraian domeinu eta esplotazioan amaitu zutenak. Kolonien artean honako hauek egon ziren:
- Ekialdeko India Herbeheretarrak, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak gobernatua.
- Ekialdeko India Espainiarrak, Espainiar Koroaren jabetzakoak zirenak.
- India Britainiarra eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak gobernatutako beste lurralde batzuk.
- Indotxina, Frantziar inperio kolonialaren jabetzakoa. Aurretik Indiako hego-ekialdea kolonizatu zuen Ekialdeko Indietako Frantziar Konpainiak.
- Timor portugaldarra eta Portugalek Indietan zituen beste zenbait enklabe.
- Serampore, kolonia daniarra Bengalan, Ekialdeko Indietako Daniar Konpainiak administratutakoa.
- Ekialdeko Indietako Suediar Konpainiak nagusiki aktibitate komertzialak egin zituen.