Ekialdeko Afrika
Ekialdeko Afrika kontinente horretako ekialdean dauden herrialdeek osatzen duten eskualde handia da.
NBEaren arabera, 19 herrialde hauek eskualdea osatzen ditu:
- Burundi
- Komoreak *
- Djibuti
- Eritrea
- Etiopia
- Kenya
- Madagaskar *
- Mayotte *
- Malawi *
- Maurizio*
- Mozambike*
- Réunion*
- Ruanda
- Seychelleak *
- Somalia
- Tanzania
- Uganda
- Zambia *
- Zimbabwe *
Hala ere, izartxoaz (*) markatutako herrialdeak Hegoaldeko Afrikako lurraldetzat ere hartzen dituzte bestelako irizpideei jarraituz.
Bestela, 3., 4., 5. eta 15. postuetan agertzen direnek Afrikako Adarra izeneko lurralde geografikoa ere osatzen dute, eta Indiako ozeanoan kokatuta daude bestela 2., 7., 8., 9., 10., 12. eta 14.enetakoak.
Azkenik, Iparraldeko Afrikan sailkatzen diren Egipto eta Sudan ere eskualde honetan sar daitezke.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geografikoki, Afrikako Laku Handiak izeneko eskualdearen aintzira gehienak Ekialdeko Afrikan kokatuta daude.
Bestela, Kilimanjaro (5.895 m) eta Kenya mendia (5.199 m) eskualde honetan ditugu, hain zuzen ere kontinenteko tontorrik garaienak.
Azkenik, Nilo ibaia hemen sortzen da, eta bestelako erreken artean Zambezi eta Juba ibaia somaliarra ditugu.