Egle
Itxura
Egle | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Asklepios |
Ama | Epione (en) eta Lampetia (en) |
Anai-arrebak | Telesphorus (en) , Podalirius (en) , Makaon, Higia, Panacea (en) , Aceso (en) eta Iaso (en) |
Egle, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Αἴγλη Aïglê, "dizdira"), Asklepio medikuntzaren jainkoak, Helios jainkoaren alaba zen Lanpeziarekin izan zuen alabetako bat zen, Hermiporen arabera, edo Epionerekin, Sudaren arabera. Esaten zenez, bere izena, giza gorputzaren edertasunetik zetorren osasun ona zuenean, edo medikuei ordaindutako lanorduetatik.
Izen bereko beste pertsonaia batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naiadeen artean ederrena, Zeus eta Neeraren alaba (Virgilio, Bukolikak vi. 20), norekin Helios jainkoak Kariteak izan zituen.
- Heliadeetako bat, Helios eta Klimeneren alabak eta Faetonen arrebak. Euren anaiaren heriotzagatik atsekabeturik, makal edo haltz bihurtuak izan ziren, euren malkoak, anbar bihurtu zirelarik.
- Hesperideetako bat.
- Ninfa bat, Panopeoren alaba, Teseok maitatu zuena, honek, ninfagatik utzi zuelarik Ariadna Dia uhartean.
- Dioniso jainkoaren haurtzainetako bat.