Edukira joan

Egiptoko VI. dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko VI. dinastiak K.a. 2350etik K.a. 2190 arte irauten du, eta, egiptologo gehienek, Egiptoko Antzinako Inperioaren azken zatitzat hartzen dute.

Keti. Louvre.

Manetonek, errege hauek Menfisetik, Mennefer antzinako egiptoeraz, gobernatu zutela idatzi zuen, handik gertu eraikia izan zen Unisen piramidetik hartutako izena; arkeologoak, Manetonekin bat datoz.

Dinastia hau Tetik sortu zuen, Iputekin ezkondua, Egiptoko V. dinastiako Unis faraoiaren alaba. Dinastia honetako beste faraoi azpimarragarri batzuk, Pepi II.a, 94 urteko erregealdia ematen zaiona, Egiptoren historian luzeena, eta Neithikert erregina dira, Nitokris bezala ere ezaguna greziar idazleen aldetik, honi buruz, adituren batzuk, Antzinako Egiptoko dokumentatutako lehen erregina ezezik, munduko lehen emakume gobernaria ere izan zela diotelarik.

Dinastia honetan zehar, Sinaiko Uadi Magharako turkesa meatzeetara espedizioak antolatu ziren, baita Uadi Hammamat eta Hatnubekoetara ere. Djedkare Isesik merkataritza espedizioak bidali zituen hegoaldera, Puntera, eta iparraldera, Bibloseraino. Pepi I.a, toki hauetara ezezik, Eblara ere iritsiko da, Sirian.

Garai honetan datatua dago Asuaneko grabatu bat, dromedario baten eta bertan muntatuta doan pertsonaren irudiarekin, animalia hau Saharara, Ekialdetik etorria iritsi izana, kristau garaian gertatu izana dioen hipotesia gezurtatuz.

Garai honetako historiaren ezagutza, aurreko erregeekin baino gehiago zabaltzen da, nobleen hilobietan aurkitutako idazkun biografiko ugariengatik. Honela, Pepi I.aren aurkako hutsegindako konspirazio bati buruz hitz egiten da. Pepi II.a errege gazteak idatzitako gutun bat ere irakur daiteke, bere espedizioetako bat, Nubiatik hegoaldera zegoen Yameko lurraldeko nano dantzari batekin itzultzen ari zelako asaldatua.

Nobleen hilobietako idazkun hauek, nobleek zuten geroz eta botere handiagoaren adibide bat baino ez dira, beranduago, erregearen botere absolutuari aurre egin ziotenak. Uste denez, hain erregealdi luzea izan zuen Pepi II.a hil ondoren, bere basailuak, jada, bere ondorengoen autoritateari aurre egiteko bezain indartsuak ziren, Antzinako Inperio absolutistaren amaiera azkarra eraginez.

Dinastiako faraoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohiko izena Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Teti (Otoes) - Teti 12 urte
Userkara Userkara - urte 1
Pepi I.a Meryra Pepy 49 urte
Merenra I.a Merenra Nemtyemsaf 5 urte
Pepi II.a Neferkara Pepy 94 urte
Merenra II.a Merenra Nemtyemsaf urte 1
Nitokris Neithiqerty (?) - Manetonek, garaiko emakumerik eder eta nobleena bezala deskribatzen du eta Gizako hirugarren piramidea eraiki zuena bezala 2 urte
Abidoseko Errege Zerrenda. 34.etik 39.erarteko kartutxoak

Erreferentziak errege zerrendetan eta beste testu batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Horusen izena Abidoseko Errege Zerrenda Saqqarako Errege Zerrenda Turineko Errege Kanona Manetonen Zerrenda Erregealdia
Sehoteptauy Teti Teti (irakurrezina) Otoes, Otius (30) K.a. 2345-K.a. 2323
(?) Userkara (aipatu gabea) (galdua) (aipatu gabea) K.a. 2323-K.a. 2321
Merytauy Merira Pepy 20 urte Fios (53) K.a. 2321-K.a. 2287
Anjjau Merenra Merenra 40 urte Metusufis (7) K.a. 2287-K.a. 2278
Necherjau Neferkara Neferkara 90 urte Fiops (100) K.a. 2278-K.a. 2184
S...tauy Merenra Dyefaemsaf (aipatu gabea) urte 1 Mentesufis (1) K.a. 2184-K.a. 2183
(?) (aipatu gabea) (aipatu gabea) Neithikert (?) Nitokris (12) K.a. 2183-K.a. 2170
  • Manetonen arabera, VI. dinastiak, Menfiseko sei errege izan zituen (parentesi artean, erregealdiaren urte kopurua)

Dinastiaren kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egiptologoek estimatutako kronologia:


Aurrekoa
Egiptoko V. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko VII. dinastia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]