Egiptoar Eguzki Tenplua
Egiptoar Eguzki Tenplua Ra eguzki jainkoaren potentzia bizigarria erritualki irudikatzeko asmoarekin agertzen da, Heliopoliseko apaizen kontzepzio erlijiosoaren arabera.
Userkaf faraoiaren erregealdian, V. dinastiako lehen faraoia izan zena K. a. 2500 urtea ideologia erlijioso berri bat inposatzen da, Heliopoliseko kleroaren eguzki mistika, eta Menfiseko apaizen doktrina baztertzen da.
Erlijio honek, bere liturgia eskenaratzeko, beste arkeologia mota bat sortzen du: Eguzki Tenplua. Tenplu hauek, irekiak, laukiluze formako pilare baten inguruan antolatzen ziren, benben izeneko zutabea, gainean, piramidioi bat zuena, obeliskoen aurrekaria zena, hasierako zutabea zen Nuna sinbolizatuz, honen gainean, Eguzkia jartzen zelarik, eta, hauen aurretik eraikitako tenpluek ez bezala, ez zuen naos eso Sanctasanctorumik, jainkoaren irudia izango zuenik.
Abu Gurab
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egiptoko dokumentuek sei eguzki tenplu aipatzen dituzte Abu Guraben, Abusirretik iparraldera, bosgarren dinastiatik datatuak daudenak. Bi baino ez daude identifikaturik. Userkafena eta Nyuserrarena, azken hau, hoberen kontserbatua dagoena delarik.
Akhetaton
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akhetaton "Atonen ostertza", Akhenaton faraoiak sortutako egiptoar hiriburu berria izan zen. Tenpluak, bat Aton eguzki jainkoari eskainia, irekiak eraikitzen dira, Eguzkiaren izpi bizitzaileak sar daitezen.