Edith Nesbit
Edith Nesbit | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edith Nesbit |
Jaiotza | Londres eta Kennington, 1858ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New Romney, 1924ko maiatzaren 4a (65 urte) |
Hobiratze lekua | St Mary in the Marsh |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Aita | John Collis Nesbit |
Ezkontidea(k) | Hubert Bland (1880ko apirilaren 22a - 1914ko apirilaren 14a) Thomas Tucker (en) (1917ko otsailaren 20a - 1924ko maiatzaren 4a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, haur literaturaren idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Fabian Society |
Izengoitia(k) | E. Nesbit eta Fabian Bland |
edithnesbit.co.uk | |
Edith Nesbit (Londres, 1858ko abuztuaren 15a - New Romney, 1924ko maiatzaren 4a) idazlea eta poeta ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei anai-arrebetan gazteena izan zen. Ingalaterra, Espainia eta Frantzian zehar bidaiatu zen.[1]
Hubert Bland politikari sozialistarekin ezkondu zen 21 urterekin eta 5 ume izan zituzten.
"Fabian Society" Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, bere senarrarekin batera.
Jende aurrean erretzen zuen lehen emakumeetako bat izan zen.
Biriketako minbiziarengatik hil zen.
Idazle lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere, umeentzako liburu ugari idatzi zituen, umorez beteak eta estilo oso berritzailearekin (gai arruntak elementu magikoekin nahastuz), baina beste lan ugari ere idatzi zituen: beldurrezkoak, erromantzeak, poesia, propaganda sozialista, antzezlanak eta beste lan batzuei egindako aipamen eta iruzkinak.
Edith Nesbiten lanak beste idazleen inspirazio iturri ere izan ziren, esate baterako, C.S. Lewis, Narniako kronikak idatzi zituena; J. K. Rowling, Harry Potter protagonista daukan bildumaren egilea; Diana Wynne Jones; P. L. Travers; edota Edward Eager.
Lan hautatuak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Story of the Treasure Seekers, 1899.
- Five Children and it, 1902.
- The Story of the Amulet, 1906).
- The Magic City, 1920.
- The Phoenix and the carpet, 1904.
- The last of the dragons, 1980.
- The Enchanted Castle, 1907.
- Man-Size in Marble, 1887.
- The House With No Adress, 1909.
- Railway Children, 1906.
- Grim Tales, 1893.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Moore, Doris Langley-Levy. (1966). E. Nesbit; a biography. Philadelphia: Chilton Books.
- ↑ E.Nesbit. In ISFDB. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edith Nesbit and The Railway Children
- http://www.gutenberg.org/author/Edith_Nesbit doako liburu elektronikoak.
- https://web.archive.org/web/20050716013423/http://www.geocities.com/duendesamed/ Edith Nesbiten “Five Children and It” eleberrian oinarritutako anime lana.