Edukira joan

Dor-Lomin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen legendariumean eta Silmarillion izeneko bere hil ondoko liburuan kontatzen diren istorioetan, Dor-Lomin, Hithlumen dagoen lurralde zabal bat da. Bere mugak, honako hauek dira: Mendebaldean, Ered Lomin, hegoaldean, Ered Wethrin, ekialdean, Mithrimeko muino edo mendiak, eta, iparraldean, Noldorren Ateak deritzonean itsasoratzen den ibaia.

Bere izenak, Oihartzunaren Lurraldea esan nahi du, "Lurra" esan nahi duen Dor hitzarekin (ndor erroa), eta Oihartzunarena esan nahi duen Lomin hitzarekin osatua (Lam erroa).

Jatorrian Sindar elfoek edo Elfo Grisek populatua, Hadorren herriari eman zitzaion, Noldor elfoen errege zen Fingolfinek Gizaki hauengatik, eta, bereziki, etxeko nagusia zen Hador Lorindolgatik sentitzen zuen maitasunaren ondorioz. Han jaio eta hazi ziren Edaindarren heroirik handienak: Huor, Hurin, Tuor eta Turin Turanbar, baita azken honen ama eta arreba ziren Morwen eta Nienor ere.

Nirnaeth Arnoediad deritzonaren ondoren, Gizaki Olibaxkak eta Hadorreko herriak okupatu zuten, baina Elfo grisak, esklabu bezala hartuak izan ziren Melkorren zerbitzari horiengatik.

Eskualde guztia itsasoan hondoratu zen Haserrearen Gerraren ondoren.