Edukira joan

Donetskeko Herri Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donetskeko Herri Errepublika

Donetskeko Herri Errepublikako bandera

Donetskeko Herri Errepublikako armarria
Geografia
HiriburuaDonetsk
48°0′32″N 37°48′15″E
Azalera26.517 km²
KontinenteaEuropa
MugakideakUkraina, Rostov oblasta, Luhanskeko Herri Errepublika, Zaporizhiako Oblasta eta Errusia
Administrazioa
Donetskeko Herri Errepublikako BuruaDenis Puxilin
LegebiltzarraDonetskeko Herri Errepublikako Herri-Kontseilua
Demografia
Biztanleria2.302.444
Dentsitatea86,83 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
MonetaErrusiar errublo ()
Historia
2022Treaties on the Adoption of the DPR, LPR, Zaporozhye State and Kherson State to Russia (en) Itzuli
2022law project of Russia n°203812-8 (02.10.2022) (en) Itzuli
2022law project of Russia n°203816-8 (02.10.2022) (en) Itzuli
2022Executive Order of Donetsk People's Republic, 4 October 22 (en) Itzuli
Bestelako informazioa
Ordu eremua
днронлайн.рф

Donetskeko Herri Errepublika (errusieraz Доне́цкая наро́дная респу́блика) Errusiako errepublika bat da, nazioartean Ukrainako partetzat jotzen den lurralde bat duena. 2014ko apirilaren 7an Ukrainatik independentzia aldarrikatu zuen, eta 2022ko irailean Errusiako errepublika bilakatu zen. Donetsk da hiriburua eta hiri nagusia. Denis Puxilin da estatuburua 2018tik.[1]

Manifestari errusiazaleak Ukrainako bandera kentzen eta Errusiakoa paratzen, Donetsken, 2014ko martxoaren 1ean.
Errusiazaleak Donetskeko eraikin ofizial bat okupatzen, 2014ko apirilaren 7an.
Gizon armatuak Slovianskeko udaletxean (Donetskeko oblasta).

2010eko otsailean, Viktor Janukovitx, errusiazalea eta sortzez Donetskeko oblastekoa, Ukrainako presidente hautatu zuten. 2013ko azaroan, haren aurkako Euromaidan protestak hasi ziren, eta, 2014ko otsailaren 22an, kargugabetua izan zen.[2] Ordutik aurrera, errusiazaleen protestak piztu ziren herrialdearen hegoaldean eta ekialdean.

2014ko apirilaren 6an, errusiazaleek manifestazio jendetsuak egin zituzten Donetsken eta ekialdeko Ukrainako hiri nagusietan; barrikadak jarri zituzten karriketan, eta zenbait eraikin ofizial hartu. Donetsken, eskualdeko gobernuaren egoitza okupatu ondoren, legebiltzar bat osatu zuten eta eskualdearen burujabetza aldarrikatu.[3]

2014ko maiatzaren 11n, errebeldeek antolatutako erreferendumean independentziaren aldeko hautuak garaipen zabala lortu zuen. Horren ostean, Krimearen ereduari jarraiki, independendentzia adierazi eta errepublikak Errusian sartzeko eskatu zuen. Luhanskeko Herri Errepublikak ere independentzia adierazi zuen. Mendebaldeak ez zion inolako zilegitasunik onartu erreferendumari.[4]

2014ko apiriletik 2015eko otsailera arte, bai Donetsken, bai Luhansken, elkarren aurka borrokatu ziren Ukrainako armada eta Errusiaren babesa zuten manifestari errusiazaleak, tartean zenbait su-eten adostu zituzten arren. 2014ko uztailaren 17an, misil batek Malaysia Airlinesen hegazkin komertzial bat bota zuen, eta 298 hildako eragin zituen.[5] 2015eko otsailaren 12an, Errusiak eta Ukrainak Minsk II akordioa sinatu zuten. Haren bidez, su-etena ezarri zen Donetskeko eta Luhanskeko eremu jakin batzuetan, baina hainbat eskualdetan borrokek jarraitu zuten.[5]

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Iribar, Mikel O.. Putinek Donetsken eta Luhansken independentzia aitortu du. Berria, 2022ko otsailak 22, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-23).
  2. Velte, Samara. Viktor Janukovitx kargutik kentzea onartu du Ukrainako Parlamentuak. Berria, 2014ko otsailak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-24).
  3. Rodriguez, Mikel. Donetsken burujabetza aldarrikatu, eta babesa eskatu diote Errusiari. Berria, 2014ko apirilak 8, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-24).
  4. Rodriguez, Mikel. Krimeari jarraitu nahi diote. Berria, 2014ko maiatzak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-24).
  5. a b Ostolaza, Paulo. Donbassko azken gertakariak ulertzeko kronologia. Berria, 2022ko otsailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]