Derek Mahon
Derek Mahon | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Belfast, 1941eko azaroaren 23a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Cork, 2020ko urriaren 1a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Royal Belfast Academical Institution (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, poeta, itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Aosdána (en) |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Derek Mahon (Belfast, 1941eko azaroaren 23a - Cork, 2020ko urriaren 1a) Ipar Irlandako poeta izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mahon langile klaseko familia protestante baten seme bakarra zen. Aitak Harland eta Wolff eraikuntza enpresan lan egiten zuen eta ama ehungintza enpresa batean. Egileak adierazi zuen bere haurtzaroan ameslari eta bakarti samarra zela. Gaztetatik interesatu zitzaion literatura. Skegoneil ikastetxean lehen hezkuntza ikasi zuen, eta geroago Royal Belfasteko Errege Erakunde akademikoan. Lan batzuk argitaratu zituen eskolako aldizkarietan. Hugh Haughton kritikariaren arabera, bere lehen poemak kalitate handikoak ziren bere adineko mutil batentzat.
Dublingo Trinity College-n ikasi zuen. Bertan Icarus aldizkaria editatu zuen, eta Michael Longley, Eavan Boland eta Brendan Kennelly bezalako idazleekin lagun egin zen, eta horrek bere uzkurtasun asko galdtzea lagundu zion. Trinity College utzi zuen 1965ean, Parisko Sorbonan ikasteko.
Urtebete geroago utzi zuen unibertsitate hori, Kanadan eta Estatu Batuetan bizitzeko. 1967an Night Crossing (Gaueko zeharkaldia) lehen poema liburua argitaratu zuen. Dublingo unibertsitate batean irakatsi zuen eta Londresen ere lan egin zuen kazetari independete gisa. Bere egoitza ezarri zuen Kinsalen, Cork konderrian. 2007an David Cohen Literatura Saria irabazi zuen.
2020ko urriaren 1ean zendu zen hirurogeita hemezortzi urte zituela, Corken.