Edukira joan

Demokrazia Europan 2025 Mugimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Demokrazia Europan 2025 Mugimendua edo DiEM25 (ingelesez: Democracy in Europe Movement 2025), europar mugimendu politikoa da,  2015ean  Gianis Varufakis Greziako finantza ministro ohiak bultzatu zuena. Mugimenduaren aurkezpen ofiziala 2011ko otsailaren 9an egin zen Berlingo Volksbühne antzokian.[1] Mugimenduaren helburua Europar Batasuna erreformatzea da ordezkaritza zuzena izango duen Parlamentu burujabe bat sortzeko, Parlamentu nazionalekin eta gainerako eskualde edo tokiko erakundeekin boterea partekatuko duena".

[2]

Mugimendu honek Europaren ideia berrindartu nahi du demokraziaren arabera arautuko den jendearen batasuna bezala eta ez mugimenduak deitoratzen duen gaur egun Europar Batasuna; aginduak ematen dituen teknokratez osatutako estatu bat.[2] Argumentu hori indartzeko, zortzi aspektu desberdin aipatzen dira gobernantza, konsentimentuz baino, elkarrekintzaren bitartez egiteko.

Mugimenduak Europako zenbait intelektualen, aktibisten eta politikoen babesa jaso du, hala nola, Julian Assange,[3] Toni Negri italiar filosofoa,[4] Saskia Sassen herbeheretar soziologoa, Brian Eno ingeles musikaria,[3] James Galbraith estatubatuar ekonomilaria, Stuart Holland parlamentari laborista ohia edo Slavoj Žižek eslovakiar filosofoa,[3] besteak beste.

Erreferentziak 

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Yanis Varoufakis: EU no longer serves the people. The Guardian 9 February 2016.
  2. a b (Ingelesez) (PDF) The EU will be democratised. Or it will disintegrate!. Democracy in Europe Movement⋅2025 (Berlin) 2016-02-09 (Noiz kontsultatua: 2015ko otsailaren 9a).
  3. a b c Oltermann, Philip. (2016ko otsailaren 10a). «Yanis Varoufakis launches pan-European leftwing movement DiEM25» The Guardian.
  4. (Alemanez) Van Laak, Claudia. (2016ko otsailaren 9a). «Gründung von DiEM25 in Berlin:Varoufakis lädt zur Demokratiebewegung (DiEM25-en sorrera Berlinen: Varoufakis-ek demokraziaren aldeko mugimendu batera deitzen du» Deutschlandfunk (Noiz kontsultatua: 2016ko otsailaren 12a).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]