Edukira joan

Delacroixi omenaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Delacroixi omenaldia
(
Hommage à Delacroix)
Jatorria
Sortzailea(k)Henri Fantin-Latour
Sorrera-urtea1864
IzenburuaHommage à Delacroix
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak160 (altuera) × 250 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua, erretratua eta group portrait (en) Itzuli
Nori eskainiaEugène Delacroix
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaQ28025475 Itzuli
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa, Louvreko margogintza saila eta Musée des Arts décoratifs (en) Itzuli
InbentarioaRF 1664
JabeaErnest Gambart (en) Itzuli, Paul Durand-Ruel (mul) Itzuli, Étienne Moreau-Nélaton (mul) Itzuli eta Frantziar Estatua
Argumentu nagusiaHenri Fantin-Latourra
Historia
ErakusketakSalon of 1864 (en) Itzuli

Mahai bazter bat (Frantsesez, Un coin de table) 1872an Henri Fantin-Latourk margolari frantsesak egin zuen margolan ezaguna da. Margolari honek giza-taldeak margotzeagatik ezagun egin zen, Delacroixi omenaldia da sail baten lehenengoa, eta hau da egin zituen artekoen aipatuenetariko bat, batez ere bertan Charles Baudelaire idazlea agertzen delako.[1] Obraren gaia Eugène Delacroix (1798-1863) margolari ospetsuari bere heriotzaren urtemugan omenaldia egitea da. Parisko Orsay museoan ikus daiteke gaur egun.

Protagonistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar dira margolan honetan agertzen diren margolari eta idazle. Ezkerretik eskuinera eserita:Louis Edmond Duranty, Fantin-Latour bera, Jules Champfleury eta Charles Baudelaire. Zutik, Louis Cordier, Alphonse Legros, James McNeill Whistler, Édouard Manet, Félix Bracquemond eta Albert de Balleroy. Taldearen atzean, margolanaren erdian, Delacroixen erretratua ikusten da.

Akademizismo estiloaren barruan kokatuta, oso margolan serio eta iluna dugu hau, oso formala. Aurpegiek ere seriotasun hori adierazten dute. Kolore ilunek ideia hori indartzen dute. Salbuespen bakarra, Delacroixen erretratuaren azpian ikusten den lore-sorta koloretsua. Argia margolanaren erdian fokalizatuta dago, Delacroixen erretratuaren beheko partea, loreak eta inguruan dauden hiru pertsonaien aurpegiak indartuz, batez ere Jules Champfleuryren eta Édouard Maneten aurpegiak.

Beste taldeko erretratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sail osoak lau margolan ditu. Hauek dira beste hirurak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Margolanen sailak lau obra ditu. Beste hirurak hauek dira: Bagtinollesen tailer bat (1870), Mahai bazter bat (1872), eta, azkena, Pianoaren inguruan (1885 ingurukoa).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]