David Carradine
John Arthur Carradine, zinema munduan David Carradine izenaz ezagunagoa (Hollywood, AEB, 1936ko abenduaren 8a - Bangkok, Thailandia, 2009ko ekainaren 3a), aktore estatubatuar bat izan zen eta, batez ere, Kung Fu telesailan eta Kill Bill filmean egindako lanengatik ospetsu egin zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Arthur Carradine Hollywooden (AEB) jaio zen 1936ko abenduaren 8an. Aita John Carradine aktorea izan zen eta ama, Ardanelle "Abigail", jaiotzez, McCool. Keith, Christopher eta Robert anaiaorde izan zituen[1].
Jack txikiak —horrela deitzen zioten etxean— haurtzaro mugitua izan zuen. Gurasoak banandu eta behin eta berriro ezkondu ziren. Bera jaio zenean, amak aurreko ezkontza batetik bazituen beste hiru seme-alaba eta aitaren lehena bazen ere, beste lau senide etorri zitzaizkion gero. Bere autobiografiaren arabera, bikoteak ez zituen harreman samurrak izan eta, bost urte besterik ez zuenean, bere buruaz beste egiten saiatu zen, jada. Anaia Bruce eta biek aita biologiko ezberdinak zituztela jakin zuenean, bere burua urkatu nahia etorri omen zitzaion.
Hiru urtez ezkonduta egon ondoren, amak dibortzioa eskatu zion Johni, baina beste bost urtez ezkonduta segitu zuten. 1944an banandu zen bikotea, Jackek zazpi urte zituela. Aitak Kaliforniatik alde egin zuen, ez baitzion pentsioa ordaindu nahi eta bikotea sesio legaletan murgildu zen. Jack aitarengana joan zen, New Yorkera, baina ondorengo urteetan hemendik hara ibili beharrean izan zen, barnetegi eta erreformatorioetan.
Azkenean, Jack Carradine Kaliforniara itzuli zen eta Oakland Junior College eskolan (gaurko Laney College) graduatu zen. Drama eta Musikaren teoria ikasi zuen eta musika idazten hasi.
Alde egiten saiatu bazen ere, 1960an, AEBetako armadara joan behar izan zuen. Betiko neska-lagun Donna Lee Bechtekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Calista. Haurtzaroan izandako egonkortasun ezak bizitza guztian jazarri zion, bera ere bost aldiz ezkondu baitzen. Askotan izan zen atxilotua eta prozesatua eta, maiz, droga abusuak hartu zuen.
Hauek izan ziren bere emazteak:
- Donna Lee Becht (1960-1968)
- Linda Gilbert (1977-1983)
- Gail Jensen (1986-1997)
- Marina Anderson (1999-2003)
- Annie Bierman (2004-2009)
Gainera, 1972 eta 1975 artea, Barbara Hershey neska-lagun izan zuen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema ibilbidea 1964ko western generoko Taggart filmean hasi zuen. Aktore gisan dizdira egin zuen, baina 1972 eta 1975 urte arteko Kung Fu telebista seriearen pertsonaiak pisu handia hartu zion karrera osoan. Kwai Chang Caine moje shaolín txinatar-estatubatuarra Bruce Leerentzakoa zen hasiera batean, baina Carradineri esleitu zioten, Brucen itxura orientalegia zela-eta.
Ppertsonaia esanguratsua izan zen haren lan-ibilbidean eta, ondoren etorri ziren interpretazioak askotan arte martzialei lotuta egon ziren: adibidez, Richard Mooreren Circle of Iron (1978) edo Steve Carverren Lone Wolf McQuade (1983). Kung Fu seriea egin zuenean, Carradine ez zen arte martzialetan oso jaioa, baina interes handia piztu zitzaion eta trebatzen saiatu zen: gaiaren inguruko liburu bat ere idatzi zuen.
Ondorengo urteetan, beste lan batzuk ere izan zituen:
- Death Race 2000 (Paul Bartel, 1975)
- Boxcar Bertha (Martin Scorsese, 1972)
- Bound for Glory (Hal Ashby, 1976)
- The Serpent's Egg (Ingmar Bergman, 1977)
- The Long Riders (Walter Hill, 1980)
- On the line (José Luis Borau, 1984)
1990eko hamarkadaren hasieran, Kung Fu telebista seriearen jarraipena zuzendu, protagonizatu eta ekoitzi zuen
Azken zinema lanen artean, Bill pertsonaia azpimarratu behar da, Quentin Tarantinoren Kill Bill filma Uma Thurmanen ondoan egin zuenean.
Telebista serie batean ere parte hartu zuen, Celebrity Paranormal Project, VH1 kanalean: aktore ospetsuak hainbat tokitan sartzen ziren eta espirituekin egiten zuten topo. Carradine gidaria zen edo esperientzia zuena, behintzat.
2009an, Big Stan filma estreinatu zuen, berriro Kung Fu lanetan aurrekogaraiak gogoraraziz.
Arazoak bizitza pertsonalean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan, behin baino gehiagotan hartu zuten preso, polizia jotzeagatik, ordena publikoko iskanbilak, lapurretak eta abar leporatuta.
1967an, —izena aldatuta zuen, jada, eta David zen— marihuana izateagatik atxilotu zuten.
1974an, oso pertsona ezaguna zen eta berriro hartu zuten atxilo, lapurreta eta kalteak esleituz. Peiotearen eraginpean eta bilutsik paseatzen ibili omen zen Laurel Canyon auzoan. Leihoa hautsi eta bizilagun baten etxera sartu zen, besoan ebakia eginez. Odola dariola zihoan eta poliziak horrela atxilotu zuen, odol arrastoak jarraituz, alegia.
1980an, Hegoafrikan zela, Rally filma egiten, berriro atxilotu zuten, marihuana zuelako. Hamarkada hartan beste bi aldiz behintzat egon zen preso, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko ekainaren 4an, hilik aurkitu zuten Bangkokeko (Thailandia) Park Nai Lert hoteleko logelan. Bertako medioetan, bere buruaz beste egin zuela esan zuten, bere burua urkatuz, baina haren agenteak arrazoi naturalak izan zirela esan zuen. Geroko azaldu zen informazioaren arabera, badirudi ez bata eta ez bestea ez zela egia izan, bere buruari itolarria eraginez jasandako istripua baizik; masturbazioan, arnasestu autoerotikoaren bidez, sexu estimulazioa potentziatu nahian zebilen eta horretantxe ari zela hil zen[2].
Thailandiako poliziak ez zuen ofizialki ezer argitu eta familiak FBIren laguntza eskatu zuen. Hango agintaritzak poliziaren ikerketa behatzeko baimena eman zien, baina ez ikertzeko ahalmena. Egun batzuk geroago, Thai Rath egunkariak Carradineren hilotzaren argazkia argitaratu zuen, aurkitu zuten bezalaxe, eta aktorearen familia haserretu zen oso[3].
Ondorengo egunetan, hipotesiak barra-barra ibili ziren, baina ez zen ezer egiaztatu. Bigarren autopsia batek suizidioaren kontua baztertu zuen, baina ez ziren heriotzaren arrazoiaren ondorio garbira iritsi[4].
Carradinek 72 urte zituen eta Charles de Meaux zuzendariaren Stretch filma grabatzen ari zen.
Los Angelesko hilerrian egin zioten azken agurra eta 400 bat lagun bertaratu zire, besteak beste, Tom Selleck, Jane Seymour, Daryl Hannah eta Lucy Liu, (gonbidatuek bakarrik izan zuten joateko aukera).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1965 | Taggart | Cal Dodge | |
1966 | Too Many Thieves | Felix | |
1967 | The Violent Ones | Lucas Barnes | |
1969 | Heaven with a Gun | Coke Beck | Barbara Hersheyrekin |
Young Billy Young | Jesse Boone | ||
The Good Guys and the Bad Guys | Waco | With John Carradine | |
1970 | The McMasters | White Feather | |
Macho Callahan | David Mountford | ||
1971 | Maybe I'll Come Home in the Spring | Flack | Sally Fieldekin |
1972 | Boxcar Bertha | 'Big' Bill Shelly | John Carradine eta Barbara Hersheyrekin |
1973 | The Long Goodbye | Dave / Socrates — Marloweren zeldakidea | Uncredited |
Mean Streets | Drunk | ||
1975 | Death Race 2000 | Frankenstein (Death Race) | |
You and Me | Zeto | Zuzendaria Keith Carradine, Robert Carradine Barbara Hersheyrekin | |
1976 | Cannonball | Coy 'Cannonball' Buckman | Robert Carradinekin |
Bound for Glory | Woody Guthrie | National Board of Review Award for Best Actor | title = David Carradine Awards & Nominations |
1977 | The Serpent's Egg | Abel Rosenberg | |
Thunder and Lightning (1977) | Harley Thomas | ||
1978 | Deathsport | Kaz Oshay | |
Circle of Iron | The Blind Man / Monkeyman / Death / Changsha | ||
Gray Lady Down | Gates kapitaina | ||
1979 | Fast Charlie... the Moonbeam Rider | Charlie Swattle | |
1980 | The Long Riders | Cole Younger | Keith Carradine eta Robert Carradinerekin |
Cloud Dancer | Brad Randolph | ||
1982 | Q | Shepard detektibea | Beste izan batzuk: Q: The Winged Serpent, Serpent eta The Winged Serpent |
Trick Or Treats (1982) | Richard | ||
Safari 3000 | Eddie Mills | ||
1983 | Lone Wolf McQuade | Rawley Wilkes | |
Americana (film) | Amerikar soldadu bat | Zuzendaria, Bruce Carradine eta Barbara Hersheyrekin | |
1984 | The Warrior and the Sorceress | Kain | |
Downstream | Bryant | ||
1986 | P.O.W. The Escape | James Cooper koronela | |
Armed Response | Jim Roth | ||
1988 | Tropical Snow | Oskar | |
I Saw What You Did (1988) | Stephen | ||
Run for Your Life | Major Charles Forsythe | ||
1989 | Night Children | Max | |
Sonny Boy | Pearl | ||
Future Force | John Tucker | ||
1990 | Sundown: The Vampire in Retreat | Jozek Mardulak / Drakula kondea | |
Bird on a Wire | Sorenson | ||
1991 | Karate Cop | Dad | |
Martial Law (1991) | Dalton Rhodes | ||
1992 | Evil Toons | Gideon Fisk | |
Roadside Prophets | Othello | ||
Waxwork II: Lost in Time | Eskalea | ||
1998 | Children of the Corn V: Fields of Terror | Luke Enright | |
An American Tail: The Treasure of Manhattan Island | Chief Wulisso | Ahotsa | |
1999 | American Reel | James Lee Springer | |
2000 | Down 'n Dirty | Gil Garner | |
2002 | Balto II: Wolf Quest | Nava otso xamana | Ahotsa |
2003 | Kill Bill: Volume 1 | Bill (Kill Bill) | |
2004 | Kill Bill: Volume 2 | Saturn Award for Best Supporting Actor | |
Hair High | Mr. Snerz | Ahotsa | |
Dead & Breakfast | Mr. Wise | ||
2005 | Brothers in Arms | Driscoll | action western |
2006 | The Last Sect | Van Helsing | |
2007 | Homo Erectus | Mookoo | |
Epic Movie | The Curator | ||
Fall Down Dead | Wade | ||
Camille (2007) | Cowboy Bob | ||
How to Rob a Bank | Nick | ||
Fuego (2007) | Lobo | ||
Max Havoc: Curse of the Dragon | Maisu handia | ||
2008 | Big Stan | The Master | |
Richard III (2008) | Henry Stafford | ||
Hell Ride | The Deuce | ||
Last Hour | Mike Stone detektibea | ||
Death Race | Frankenstein (ahotsa) | ||
My Suicide | Vargas | ||
Kung Fu Killer | Crane | Telebista | |
Kandisha | Amerikarra | ||
The Golden Boys | Zeb kapitaina | ||
2009 | Absolute Evil | Raf McCane | |
Crank: High Voltage | Poon Dong | ||
Road of No Return | Mr. Hover | ||
The Rain | Clive Jonis | ||
Bad Cop | Humes detektibea | ||
All Hell Broke Loose | Ian McHenry | ||
2010 | True Legend | Anton | |
Autumn | Phillip | ||
Money to Burn | Klau | ||
Detention | Principal Hoskins | ||
Night of the Templar | Dendaria | ||
2011 | Stretch | Monteiro | |
2012 | Eldorado (2012) | Gidari espirituala |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak | ||
---|---|---|---|---|---|
1963 | East Side/West Side | Hal Sewoski | 1 episodioa | ||
1964 | The Virginian (TV seriea) | The Utah Kid | 1 episodioa | ||
1965 | Bob Hope Presents the Chrysler Theatre | Fitzhugh | 1 episodioa | ||
1965 | Alfred Hitchcock Hour: Thou Still Unravished Bride | Edward Clarke | 1 episodioa 22 Mar. 1965 | ||
1966 | Shane (TV seriea) | Shane | 16 episodio | ||
1967 | Cimarron Strip | Gene Gauge | 1 episodioa The Hunted | ||
Johnny Belinda (1967) | Locky | Telebista | |||
1970 | The Name of the Game (TV seriea) | Jason | 1 episodioa | ||
1971 | Gunsmoke | Clint | 1 episodioa | ||
Night Gallery | Gideon | 1 episodioa | |||
1968–1971 | Ironside (TV seriea) | Frank Carson, Luke Roberts, Pogo Reems |
3 episodio | ||
1972–1975 | Kung Fu | Kwai Chang Caine | Izendapena— Primetime Emmy Award for Outstanding Lead Actor in a Drama Series]] Nominated — [[Golden Globe Award for Best Actor – Television Series Drama | ||
1975 | The Family Holvak | Craw | 2 episodio | ||
1979 | Mr. Horn | Tom Horn | Telebista | ||
1980 | Gauguin the Savage | Paul Gauguin | Telebista | ||
High Noon, Part II: The Return of Will Kane | Ben Irons | Telebista | |||
1981 | Darkroom (TV seriea) | Biker/Hitchhiker | 1 episodioa | ||
1983 | The Fall Guy | Pat Patterson | 1 episodioa | ||
Faces of Culture (telebistarako seriea, 1983) | narratzailearen ahotsa | Dokumentala | |||
1984 | Airwolf | Dr. Robert Winchester | 1 episodioa | ||
Partners in Crime | Hermanski | 1 episodioa | |||
The Fall Guy | Caretaker | 1 episodioa October the 31st John Carradine, Keith Carradine eta Robert Carradinerekin | |||
Jealousy | Bobby Dee | Telebista | |||
1985 | North and South (TV miniseriea) | Justin LaMotte | Miniseries Nominated — Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Series, Miniseries or Television Film | ||
1986 | Kung Fu: The Movie | Kwai Chang Caine | Telebistarako filma | ||
1987 | Six Against the Rock | Bernard "Bernie" Paul Coy | Telebista | ||
Night Heat | Theodore Telford | 1 episodioa | |||
Matlock (TV seriea) | Jimmy Legrand | 1 episodioa The Country Boy | |||
1988 | I Saw What You Did | Stephen | Telebista | ||
1989 | Matlock (TV seriea) | Steve Mazarowski | 2 episodio The Prisoner: Part 1 eta The Prisoner: Part 2 | ||
1990 | The Young Riders | The Buzzard Eater | 1 episodioa | ||
The Ray Bradbury Theater | Spender | 37. episodioa End the Moon Be Still as Bright | |||
1991 | The Gambler Returns: The Luck of the Draw | Kwai Chang Caine | Telebista | ||
1993–1997 | Kung Fu: The Legend Continues | Kwai Chang Caine | 88 episodio | ||
1997 | Last Stand at Saber River | Duane Kidston | Telebista Keith Carradinerekin | ||
1999 | Charmed | Tempus | 1 episodioa | ||
2001 | Queen of Swords (TV seriea) | El Serpiente | 2 episodioa The Serpent eta End of Days (Flashback) | ||
Warden of Red Rock | Mike Sullivan | Telebista | |||
Lizzie McGuire | Himself | 1 episodioa Between a Rock and a Bra Place | |||
Jackie Chan Adventures | Lo Pei | 1 episodioa The Warrior Incarnate | |||
Titus (TV seriea) | Bob | 1 episodioa Houseboat | |||
2002 | The Outsider (2002 film) | Haines | Telebista | ||
King of the Hill | Junichiro Hill (ahotsa) | 2 episodio | |||
2003–2004 | Alias (TV seriea) | Conrad | 2 episodio | ||
2003–2005 | Wild West Tech | Host | 21 episodio | ||
2005–2006 | Danny Phantom | Clockwork (ahotsa) | 2 episodio | 2005–2006 | Medium (TV seriea) Ghost of a dead psychotic man as himself in Alice in Wonderland episodioa. |
2006 | Medium (TV seriea) | Jessica's Brother | 1 episodio | ||
2007 | In Case of Emergency (TV seriea) | Guru Danny | 1 episodioa | ||
2008 | Son of the Dragon | Bird | Miniseries | ||
2009 | Mental (TV seriea) | Gideon Graham | 1 episodioa | ||
Celebrity Ghost Stories | Himself | 1 episodioa | |||
2010 | Dinocroc vs. Supergator | Jason Drake | Telebista |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) http://www.filmreference.com/film/99/David-Carradine.html
- ↑ (Ingelesez) http://abcnews.go.com/Entertainment/story?id=7793986&page=1#.UM-NrKyaFKo
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/elmundo/2009/06/05/television/1244191633.html
- ↑ (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20090612011016/http://www.eluniversal.com.mx/notas/604167.html
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Carradine |
- (Ingelesez) David Carradineren webgune ofiziala
- (Ingelesez) David Carradineren IMDBko fitxa ikusgai