Daniel ekaitza
Daniel ekaitza | |
---|---|
Mota | Mediterranean tropical cyclone (en) uholde |
Honen parte da | 2023 floods in Europe (en) eta 2022–23 European windstorm season (en) |
Denbora-tarte | 2023ko irailaren 4a - 2023ko irailaren 13a |
Data | 2023ko iraila |
Kokaleku | Grezia Bulgaria Turkia Libia Malta Italia |
Herrialdea | Libia, Turkia, Bulgaria eta Egipto |
Mantendutako gehienezko haizea | 85 km/h |
Pertsona hilak | 5.300 |
Pertsona zaurituak | 7.000 |
Pertsona desagertuak | 10.000 |
Daniel ekaitza, Daniel zikloia bezala ere ezaguna, inoiz erregistratu den mediterranear tropikal motako zikloirik hilgarriena izan zen, baita 2023an izan zen fenomeno meteorologiko hilgarriena ere. Libian kalte katastrofikoak eragin zituen eta Europako hego-ekialdeko zenbait lekutan ere eragin handia izan zuen.[1]
Prozesu metereologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso Jonikoaren gaineko presio txikiko eremu bat garatu zen, gainazaleko tenperatura bat zuena trantsizio tropikaleko tartearen barruan. Irailaren 4an, asaldura atmosferiko bat hegoalderantz mugitu zen Balkanetako penintsularen gainean, eta euri-jasak eragin zituen, bereziki Tesalia eskualdean.[2] Sistema Mediterraneo itsasoko zikloi bihurtu zen hurrengo egunean eta Heleniar Meteorologia Zerbitzu Nazionalak Daniel ekaitz izendatu zuen. Hurrengo egunetan, sistema hego-ekialderantz mugitu zen. Gero, ekaitzak lurra jo zuen Libiako Bengasi hiritik hurbil. Irailaren 10ean, Daniel ekialderantz joan zen eta lur barruan jarraitu zuen hondar-depresio batean endekatu aurretik, aire lehorraren eta geroago lurraren arteko interakzioa zela eta. Ekaitza erabat desagertu zen irailaren 11n.
Eragina eta kalteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalte handienak Grezian,[3] Bulgarian, Turkian eta, batez ere, Libian izan ziren. Guztira 11.300 hildako baino gehiago eragin zuen eta ekonomikoki izugarrizko txikizioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20230912043534/https://www.copernicus.eu/en/media/image-day-gallery/storm-daniel-continues-sweep-through-mediterranean-basin
- ↑ https://www.theguardian.com/environment/2023/sep/08/weather-tracker-omega-block-brings-torrential-rain-to-greece-and-spain
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230905/suteen-ondoren-greziako-erdialdea-astindu-du-daniel-ekaitzak-eta-hildako-bat-utzi
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023ko Marrakex-Safiko lurrikara, garai berean gertatu zen hondamendia.