ColecoVision
ColecoVision | |
---|---|
bideokontsola | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Coleco (en) |
Saldutako kopurua | 2.000.000 |
Historia | |
Sorrera | 1982ko abuztua eta 1983ko uztailaren 1a |
Amaiera | 1985 |
Aurrekoa | Coleco Telstar series (en) |
Hurrengoa | Coleco Adam (en) |
Honen parte | second generation of video game consoles (en) |
Ezaugarriak | |
CPU | Zilog Z80 (en) |
ColecoVision bigarren belaunaldiko bideokontsola bat da, Coleco enpresak garatua eta 1982ko abuztuan Ameriketako Estatu Batuetan jarri zena salgai. Urte bat geroago, CBS Electronics-ek Europar merkatuan CBS ColecoVision izenarekin jarri zuen salgai kontsola. Honen produkzioa 1985ean eten zen Coleco enpresak bideojokoen merkatutik atera zenean.
Kontsola, Atari 2600 eta Intellivision kontsolekin konparatuz, indartsuagoa zen eta arkade bideojokoek eskaintzen zuten esperientziara gehiago hurbiltzen zen. Hasierako katalogoa 12 ROM kartutxoz osaturik zegoen, eta hauen barne Nintendo-ren Donkey Kong arkade jokoaren etxeko kontsoletarako lehen bertsioa aurkitzen zen. 1982 eta 1984 artean 136 joko argitaratu ziren guztira.[1]
Zehaztapen teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CPU: 3,58 MHz-eko Zilog Z80A
- Grafikoak prozesatzeko unitatea(GPU): Texas Instruments TMS9918
- 256x192 pixeleko erresoluzioa
- 32 sprite
- 16 kolore
- Soinu txipa: Texas Instruments SN76489AN
- 3 tonu sorgailu
- 1 zarata sorgailu
- VRAM: 16 KiB
- RAM: 1 KiB
- Biltegiratzea: 8/16/24/32 KiB-eko kartutxoak
Beste plataformekin antzekotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ColecoVision-ek barruan zeukan GPU eta CPU-a MSX ordenagailuen eta Sega SG-1000/SC-3000-ren berdina zenez, oso erraza zen hiru plataformetarako bertsioak sortzea.
Espantsio moduluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkeztu zenetik, Coleco-k ColecoVision-en aurrealdean espantsio modulu Interfazea nabarmendu zuen. Hardware moduluak ez zetozen kontsolarekin batera.
Expansion Module #1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modulu honek Atari 2600 kartutxoak erabiltzeko aukera ematen dio ColecoVision kontsolari.[2] Honek, ColecoVision gailua bere garaiko software liburutegi handiena edukitzea ahalbidetu zuen. Atari-k demanda bat jarri zion honen ondorioz, baina ez zuen irabazi kontsola osagai arruntekin eginda zegoelako. Azkenenan Coleco-k Atari-ren patenteen lizentzia lortu zuen eta Coleco Gemini izeneko kontsola garatu zuten, Atari 2600 kontsolaren klon bat.[3]
Expansion Module #2
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modulu hau gidatzeko kontrolagailu bat da eta Turbo izeneko kartutxoarekin zetorren. Azeleragailua etengailu batekin kontrolatzen da. Espantsio modulu bezala saldu zen baina benetan kontsolaren kontroladore atakan konektatzen zen ez beste moduluak bezala.[4]
Expansion Module #3
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ColecoVision Adam ordenagailua bihurtzen duen modulua da, teklatua, datu-pakete digitala (DDP), kasete unitatea, 64 KB RAM memoria eta inprimagailua erabiltzeko gaitasunarekin.
Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coleco Atari-k lizentziaturik gabe zituen jokoen bertsioak garatzen aritu zen eta Namco-ren laguntza sendoa izanda beste enpresa batzuekin negozioan aritu zen: Sega, Konami eta Universal. ColecoVision-en potentziari esker, Electronic Games bezalako aldizkariek kontsolaren funtzionamendua goraipatu zuten.
Kontsola honetan agertu ziren joko ezagun batzuk Donkey Kong, Donkey Kong Junior, Carnival, Lady Bug, Mouse Trap eta Zaxxon dira. Coleco-k ezagunak ez ziren arkade batzuk ezagutarazi zituen, hala nola, Venture, Cosmic Avenger eta Mr. Do!. Gainera, kasu batzuetan, Coleco bertsioak arkade bertsioak baino hobeak izaten amaitu zuten, Space Panic-ekin gertatu zen bezala adibidez. Bere merkatua zabaltzeko ahaleginean, Coleco-k joko horietarako Atari 2600 eta Intellivision kontsoletarako bertsio berriak sortu zituen.
Bideokontsolak joko original gutxi eskaintzen zituen, aipagarrienak Smurf: Rescue in Gargamel's Castle, War Room, Illusions eta Fortune Builder izanda.
Coleco-k, vaporware eskaintzak direla eta, ez zuen famarik onena lortu. Joko batzuk kontsolaren kutxan bakarrik agertu ziren kaptura modura eta azkenean ez ziren argitaratu. Aipagarrienak Tunnels & Trolls rol jokoa, Chess Challenger, Side Trak, Rip Cord, Horse Racing eta Mr. Turtle dira. 1997 urtean, Kevin Hortonek lehen homebrew jokoa programatu zuen ColecoVision kontsolarako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Forster, Winnie. (2005). The Encyclopedia of Game Machines: Consoles, Handhelds and Home Computers 1972-2005. GAMEPLAN, 50 or. ISBN 3-00-015359-4..
- ↑ Electronic Games - Volume 01 Number 16 (1983-06)(Reese Communications)(US). 1983-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
- ↑ Atari-Coleco Pact. the New York Times.
- ↑ «Coleco ColecoVision Expansion Module No. 2 (Driving Controller)» www.the-liberator.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).