Edukira joan

Chicks on Speed

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Chicks on Speed
Jatorria
Sorrera-urtea1997
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Alemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaelectroclash (en) Itzuli
DiskoetxeaEMI eta K Records (en) Itzuli

chicksonspeed.com
Twitter: chicksonspeed MySpace: chicksonspeed Bandcamp: chicksonspeed Last fm: Chicks+On+Speed Musicbrainz: 4da58f86-c7fb-4837-9ef5-423f122d2d15 Songkick: 133029 Discogs: 21747 Allmusic: mn0000110501 Edit the value on Wikidata

Chicks on Speed izeneko musika taldea Munichen (Alemania) 1997an sortu zen, Melissa Logan, Kiki Moorse eta Alex Murray-Lesliek Arte Ederren Akademian elkar ezagutu zutenean. Talde hau punk eta DIY inspiraziodun estetika aplikatzen zuen talde artistiko gisa hasi zen; ekintzazko artea, collageak eta etxean egindako moda egiten zituzten. Municheko Seppi Bar-en hasi ziren, eta I wanna be a DJ, Baby izeneko obra sortu zuten. Disko B musika ekoizpeneko agentziako Upstart (Peter Wacha) ezagutu zutenean, taldearen ibilbidea musika esparrura bideratu zen.[1][2][3][4]

Logan eta Murray-Leslie arte-ikasleak ziren Municheko Arte Ederren Akademian. 1997an ezagutu zuten elkar festa batean. Elkarrekin hasi ziren lanean, arte-erakusketak egiten eta legez kanpoko jaiak antolatzen. Melissak eta Alexek Kiki Moorse ezagutu eta taldeko kide izatera gonbidatu zuten, baina 2006an taldetik banandu zen. Denboraldi horretan hasi ziren Disko B-rekin lanean, eta musika-arlo handia eman zioten taldeari.

Analog Internet izeneko lehen kasetea 1997an sortu zen. Hortik aurrera, musika sortzen eta ekoizten jarraitu zuten, baita beste artista batzuekin lankidetzak egiten ere. Nazioarteko hainbat kontzertu egin dituzte.

Beste proiektu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak argitaratu dituzte, antzerki-lanetan aritu dira eta hainbat modako arropa eta bitxi-denda sortu dituzte. Chicks on Speed-en lehen erakustaldi berezia egin zuten Dundee Contemporary Arts Centren, Erresuma Batuan. «Object instruments» ezohikoak diren instrumentu-serie batzuetan ere aritu dira lanean, hala nola, gitarra elektrikoa den zapata batean.

Alex Murray-Leslie eta Melissa Logan, Bartzelonako Gaudiren eraikin batean, 2009

Hauexek dira:[5]

  • Alex Murray-Leslie (Bowral, New South Wales, Australia)
  • Melissa Logan (Upstate New York, EEAEB)
  • Kroot Juurak (Estonia)
  • The Un-Releases (2000)
  • Chicks On Speed Will Save Us All (2000)
  • The Re-Releases of the Un-Releases (2000)
  • 99 Cents (2003)
  • Press the Spacebar (No Heads-ekin) (2004)
  • Cutting The Edge (2009ko maiatza)


EP eta sinpleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Warm Leatherette (DJ Hell-ekin) (1998)
  • Euro Trash Girl (Mäuserekin) (1998)
  • Smash Metal (DMX Krew-ekin) (1999)
  • Mind Your Own Business (Pulsinger, Gaier/Reents-ekin) (1999)
  • Glamour Girl (1999)
  • Kaltes Klares Wasser (2000)
  • Split 7" V/vm-rekin (2000)
  • Chix 52 (2000)
  • The Chicks on Speed / Kreidler Sessions (Kreidler-ekin) (2001)
  • Fashion Rules (2002)
  • We Don't Play Guitars (2003)
  • Wordy Rappinghood (2003)
  • Flame On (Mika Vainiorekin) (2004)
  • Art Rules (2007)
  • Super Surfer Girl (2008)


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Turkieraz) «Masses see feminism with Chicks on Speed» www.hurriyet.com.tr 2009-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  2. (Ingelesez) «Nightclubbing: Munich’s Ultraschall» daily.redbullmusicacademy.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  3. (Ingelesez) «Chicks on Speed - Interviews at Undertheradar» UnderTheRadarNZ (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  4. (Ingelesez) Gray, Louise. «Chicks On Speed - The Wire» The Wire Magazine - Adventures In Modern Music (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  5. (Ingelesez) «Plundersonics» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]