Edukira joan

Charlotte Amalie

Koordenatuak: 18°21′N 64°57′W / 18.35°N 64.95°W / 18.35; -64.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Charlotte Amalie
Charlotte Amalie
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Ameriketako Estatu Batuetako LurraldeakBirjina Uharte estatubatuarrak
District of the United States Virgin IslandsSaint Thomas and Saint John District
Izen ofizialaCharlotte Amalie
Jatorrizko izenaCharlotte Amalie
Posta kodea00801–00804, 801 eta 803
FIPS kodea78-16300
Geografia
Koordenatuak18°21′N 64°57′W / 18.35°N 64.95°W / 18.35; -64.95
Map
Azalera3,14 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria14.477 (2020)
−4.004 (2010)
Dentsitatea4.611 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1666
Telefono aurrizkia340
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakMontescudaio
st-thomas.com

Charlotte Amalie Ameriketako Estatu Batuen mende dauden Birjina Uharte Estatubatuarretako hiriburua da; Saint Thomas uhartean dago.

Datu nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an 19000 biztanle zituela kalkulatzen zen; 2000ko AEBetako erroldak 18914 kontatu zituen[1].

Hiria Saint Thomas uhartearen hegoaldearen erdialdean dago; izen bereko badia[2] Hassel uharteak bereizten du itsaso zabaletik. Zenbait muinok (Careen Hill hego-mendebaldean, Flag Hill hego-ekialdean...) inguratzen dute.

Izena daniarrek[3] jarri zioten Kristian V.a erregearen emaztea zen Karlota Amalia Hessen-Kasselekoa (1650-1714) erreginaren omenez.

Charlotte Amalieren ur sakoneko portua famatua da. Garai batean itsaslapurren babeslekua, egun gurutzontzi askotako itsas-bidaietan tarteko geltokia izan ohi da; 2004an modu horretan 1.5 milioi bidaiarik bisitatu zuten hiria.

Eraikin historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzeko moduko eraikin historiko asko ditu hiriak, tartean[4]:

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 2000ko Birjina Uharte Estatubatuarretako errolda, U.S. Census Bureau, 2001eko uztailaren 3a.
  2. Saint Thomas Harbour ingelesez.
  3. Uhartea Danimarkako kolonia izan zen 1672tik 1917ra.
  4. Ondare historikoa babesten duen elkartearen webgunea.
  5. Sinagogaren webgunea.
  6. The United States Virgin Islands mapa, Phillip A. Schneider, University of Illinois, 1983.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriko portua.