Castell (folklorea)
Itxura
Castellak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Castellers de Vilafranca casteller taldea | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Irizpideak | R1, R2, R3, R4 eta R5 |
Erreferentzia | 00364 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 2010 (XXXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Castell delakoa Katalunian egin ohi den giza-dorrea da[1], elkarri lotutako hamarka edo ehunka pertsonak osatua. Gehienetan herriko jaietan egiten dira, udaletxe aurreko plazan[2]. Kultura agerpen horretan parte hartzen dutenek casteller izena dute, eta colla castellera izenekoetan elkartzen dira.
Tradizio hau XVIII. mendean sortu zen, egungo Alt eta Baix Camp eta Alt eta Baix Penedèseko eskualdeetan. XX. mendean herrialde osora hedatu zen, batez ere 1980ko hamarkadatik aurrera. 2010ko azaroaren 16an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immateriala izendatu zituen Els castells [3].
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pinya: Castell edo dorrearen oinarria da, pertsona mordo batek osatutakoa.
- Tronc: Dorrearen zati ikusgarria da, mailaka sortutakoa, baixos, segons, terços eta abar.
- Pom de dalt: Castellen azken hiru mailak dira.
Egun seinalatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 24a (Sant Joan) - Plaça del Blat, Valls.
- Abuztuaren 30a (Sant Fèlix) - Plaça de la Vila, Vilafranca del Penedès.
- La Mercè egunetik gertuen dagoen igandea - Plaça Sant Jaume, Barcelona.
- Irailaren 23a - Santa Tecla, Tarragona.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Castell. Berria Estilo Liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-01-02).
- ↑ Les tours humaines. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-01-02).
- ↑ Los 'castells', Patrimonio de la Humanidad, elpais.com
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Coordinadora de Colles Castelleres de Catalunya, cccc.cat